Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Edukia mugitzea

Bideo honetan, Euskadi.eus-eko edukien kudeatzailean lan-eremu bateko edukia mugitzeko eman beharreko urratsak azaltzen dira:

Nola mugitu eduki bat

Menu nagusiko Edukiak erlaitza hautatuko dugu. Sortu/Aldatu/Ezabatu aukerak zabaltzen dira.

Aldatu aukera

Aldatu aukera markatuko dugu eta bilaketa sinpleko pantaila (edukiaren izena ezagutzen badugu) edo aurreratua (bilaketa gehiago zehazteko irizpide gehiago gehitu nahi baditugu) zabalduko zaigu.

Aldatu beharreko edukiaren barruan, "Sortzeko moduak eta datu orokorrak" izeneko lehen urratsean, "Edukia zein jardun-eremuri dagokion" atalean "Aldatu" aukera agertuko da. Aukeratzean, edukia beste jarduera-eremu eta workareetara mugitzeko aukera emango zaigu, betiere horretarako baimena badugu.

Edukiak lekuz aldatu