Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Zer egiten du Web Zerbitzuak?

Orokorrean, Euskadi.eus-eko atari-sarean

  • 108/2004 dekretua betetzen dela ziurtatzea.
  • Euskadi.eus-eko atari sarearen helburu nagusiak ezartzea, eta helburu horien jarraipena egin.
  • Euskadi.eus-eko atari sareak erabiltzen dituen teknologiak eta estandarrak ezartzea eta kudeatzea (DITekin batera).
  • Katalogazio-eredua ezartzea eta kudeatzea.
  • Erabiltzaileentzako baimenak onartzea.
  • Euskadi.eus-eko barne erabiltzaileentzako prestakuntza ezartzea eta kudeatzea (IVAPekin batera).
  • Erabilerraztasun-eredua zehaztea eta kudeatzea.
  • Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko bide berriak ikertzea eta sustatzea.
  • Alias-ak eta birbidalketak kudeatzea.
  • Domeinuen politika zehaztea eta kudeatzea.

Euskadi.eus, Eusko Jaurlaritza eta Sailen atarietan

  • Atarien egitura, banaketa eta arau amankomunak zehaztea.
  • Euskadi.eus-eko orrialde nagusiak, eduki horizontalak (gaiak, erabilerraztasuna, kontaktua...) eta Eusko Jaurlaritzaren ataria kudeatzea eta eguneratzea.
  • Atari kudeatzailean txantiloiak sortzea eta kudeatzea
  • Sail bakoitzak eskatuta, hasiera-orria, organigrama eta sailburuaren agurra eguneratzea.
  • Orrialde eta ikus-eremu berriak sortzea.
  • Baliabide amankomunak sortzea eta kudeatzea (irudiak, ikonoak, CSSak, JSak, eta abar).
  • Web analitika kudeaketa: emaitzen jarraipena egin, eta sailak eskatzen badu txostenak sortzea edota saileko erabiltzaileentzako baimenak sortzea.
  • Saileei laguntzea eta aholkularitza ematea.

Beste erakunde eta gaikako atarietan

  • Atarien egitura, banaketa eta arau amankomunak zehaztea.
  • Atari berriak sortzeko baimena ematea, eta Euskadi.eus-en zelan integratuko diren zehaztea.
  • Web analitika: Web Zerbitzuak atari bakoitzaren analitika aktibatu eta baimenak ematea.
  • Ataria kudeatzen eta eguneratzen dutenei laguntzea eta aholkularitza ematea.

Intranetetan

  • Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakundeen intranet-eredua zehaztea eta kudeatzea.
  • Intranet guztien atari nagusia (Jakina) sortzea eta eguneratzea.
  • Beste intraneten egitura, banaketa eta arau amankomunak zehaztea.
  • Atari kudeatzailean txantiloiak sortzea eta kudeatzea, Intranet berriak sortzen direnean Web Zerbitzuak ereduzko orrialde batzuk prestatuko ditu.
  • Baliabide amankomunak sortzea eta kudeatzea (irudiak, ikonoak, CSSak, JSak, eta abar).
  • Web analitika kudeaketa: emaitzen jarraipena egin, eta sailak edo erakundeak eskatzen badu txostenak sortzea edota saileko erabiltzaileentzako baimenak sortzea.
  • Saileei eta erakundeei laguntzea eta aholkularitza ematea.

Zer ez du egiten Web Zerbitzuak?

  • Ez du edukirik sortzen edo eguneratzen (ez badira Euskadi.eus-eko eduki horizontalak, organigramak edo sailburuaren agurra).
  • Ez du orrialderik ezta ikus-eremurik eguneratzen (ez badira Euskadi.eus edo Jaurlaritzaren atarikoak edota Sailen hasiera-orriak)
  • Ez du zuzenean prestakuntzarik ematen.
  • Ez du datu-baserik, zerbitzaririk edo azpiegitura informatikoaren elementurik kudeatzen.
  • Ez du irudirik, bideorik ezta elementu multimediarik sortzen.
  • Kontratatutako enpreseei ez die prestakuntzarik ematen.
  • Ez du tresna komunen edo azpiegitura informatikoaren arazoak eta inzidentziak kudeatzen.

Nolanahi ere, aurreko arauetan salbuespenik egon daiteke, eta saila edota erakunde batek ez badu baliabide nahikorik Web proiektu edo atari bat sortzeko eta kudeatzeko, Web Zerbitzuak parte hartu dezake zeregin horietan (parte-hartze horren nondik-norakoak negoziatu eta erabaki beharko dira erakunde edo zuzendaritzen artean). Horrekin batera, laguntza behar duen sailak edo erakundeak behar diren neurriak hartuko ditu baliabide falta horri aurre egiteko: webgunea kudeatzeko arduradunak eta beharrezkoak diren lankideak izendatu, web kudeatzaile plazak sortu, prestakuntza eskatu, kanpo baliabideak kontratatu, eta abar.

Web Zerbitzuaren zereginen inguruan gehiago jakin ala zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan Web Zerbitzuarekin webzerbitzua@euskadi.eus helbidearen bidez.

Azken aldaketako data: