Segurtasun Saila

Ohiko galderak: Autobabes planetako eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen izapideak

Autobabes Planak

Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak (AAB)

 

Autobabes Planak

Zer da Autobabes Plana?

Autobabes Planean finkatzen da jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitza baten marko organikoa eta funtzionala, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta larrialdietan erantzun egokia emateko, jarduerako titularraren mendeko esparruan, jarduera horiek Larrialdien Euskal Sistemarekin integratzen direla bermatuz.

igo

Zein da Autobabes Planaren arduraduna?

Jarduerako titularraren ardura da Autobabes Plana egitea, ezartzea, mantentzea eta berrikustea.

igo

Noiz da derrigorrezkoa Autobabes Plana egitea?

21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I.1 eta I.2. eranskinean agertzen diren jarduerek derrigorrez eduki behar dute Autobabes Plana. Hala ere, beste jardueretako titularrek borondatez egin ahal dituzte Autobabes Planak.

Jarduera hasteko behar den lizentzia edo baimena emateko beharrezkoak diren gainerako agiriekin batera joango da Autobabes Plana.

Jarduera hasi baino lehen, aipatutako datuak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izena emateko eskatu behar du titularrak.

igo

Zer eduki behar dituzte Autobabes Planek?

  • Autobabes Plana jarduerak dituen arriskuen aurrean autobabesaz irizpena emateko gai den teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du, bai eta jardueraren titularrak ere, pertsona fisikoa bada, edo, pertsona juridikoa bada, hura ordezkatzen duen pertsonak.
  • Autobabes Plana dokumentu bakar batean joango da, 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren II. eranskineko egitura eta eduki minimoaren arabera.

igo

Zein da Autobabes Planaren indarraldia?

Autobabes Planak amaiera jakinik gabeko indarraldia izango du eta behar bezala eguneratu behar da.

igo

Noiz eguneratu behar da Autobabes Plana?

  • Aldian aldiko berrikuspena: hiru urtean behin gutxienez.
  • Aparteko berrikuspena: jarduerak edo azpiegiturak aldatzen direnean hasierako idazkerari dagokionez, edo ariketa edo simulakro baten emaitzen ondorioz, plana aldatzea beharrezkoa edo gomendagarria den ikusteko.

igo

Berrikuspena dela eta, Autobabes Plana beti aldatu behar da?

Ez, aldian aldiko edo aparteko berrikuspenaren ondorioz funtsezko edo egiturazko alderdiei dagokienez Autobabes Plana aldatu behar denean, teknikari eskudunak beharrezko aldaketak idatziko ditu.

igo

Berrikuspen guztiak jakinarazi behar dira?

Ez, bakarrik Autobabes Plana aldatzen diren aldaketak komunikatu behar dituzte. Aldaketak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrari komunikatuko zaizkio, zeinean data idatzohartuko baitzaio planaren azken aldaketari, berrikuspenaren ondoriozkoari.

igo

 

Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak (AAB)

Zer da Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea?

Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea (AAB), Autobabes Planaren forma sinplifikatua izanda, ekitaldiaren estaldura egokia bermatzeko neurri guztien multzoa da, segurtasunaren eta asistentzia sanitarioaren ikuspegitik begiratuta, eta kontuan hartuta ekitaldiaren ezaugarriak eta aurreikusteko moduko arriskuen identifikazioa.

igo

Zein da Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidearen arduraduna?

Ekitaldiko titularraren ardura da autobabes plana egitea, ezartzea, mantentzea eta berrikustea.

igo

Noiz da derrigorrezkoa Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea egitea?

21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I.3 eranskinean agertzen diren aldi baterako ekitaldi eta jarduerek derrigorrez Aurreikusteko moduko Arriskuetarako Baliabidea prestatu behar dute, Larrialdietan jarduteko plana eta Ezarpen-plana egin ere bai.

Jarduera hasteko behar den lizentzia edo baimena emateko beharrezkoak diren gainerako agiriekin batera joango da baliabidea.

Jarduera hasi baino lehen, aipatutako datuak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean izena emateko eskatu behar du titularrak.

Kapazitatea edo edukiera 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I.3 eranskinean agertzen direna baino txikiagoa bada, jardueren titularrek borondatez aurkeztu ahal izango dute jakinarazpen bat.

igo

Zer eduki behar du Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak?

  • Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea gai den teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar da, bai eta jardueraren titularrak ere, pertsona fisikoa bada, edo, pertsona juridikoa bada, hura ordezkatzen duen pertsonak.
  • Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabidea dokumentu bakar batean joango da, 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren II.bis eranskineko egitura eta eduki minimoaren arabera.

igo

Azken aldaketako data: