Segurtasun Saila

Gizarte-partaidetzako entitateak

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea

Erakundeari buruzko informazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea  Euskadikoherri babesaren alorrean organo aholkularia,erabakitzailea, koordinatzailea eta homologatzailea da.  Segurtasun Sailari atxikita dago. Batzordearen lehendakaritza Segurtasun Sailburuordetzari dagokio eta  batzordekide gisa Eusko Jaurlaritzaren hainbat sail, Foru Aldundiak, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen administrazioa eta Eudel ere badaude.

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen menpe lan-organo hauek daude:

  • Arrisku Teknologikoari aurre egiteko Batzorde Teknikoa:Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilaren Batzordearen menpe dago. Euskadik dituen arrisku teknologikoei erantzun teknikoa emateko dokumentuak prestatzen eta koordinatzen dituen lantaldea da. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak idazkaritza- eta koordinazio lanak egiten ditu.
  • Arrisku Naturalei Aurre Egiteko Batzorde Teknikoa: Arrisku Teknologikoari Aurre Egiteko Batzorde Teknikoaren antzeko ezaugarriak ditu, baina arrisku naturalen arloan. Lan gehienak uholdeak izateko arriskuaren inguruan egin ditu.
  • Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordea:Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen menpeko lan-organo horrek babes zibilaren arloan boluntarioek izan beharreko prestakuntza eta uniformetasuna zehazten ditu. Horren helburu nagusia da babes zibileko boluntariotzako erakundeen eta boluntarioen erregistroa definitzea eta garatzea, eta baita horiek kide boluntario gisa akreditatzea ere.  Batzorde hori Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak dinamizatzen du.

Araudia

Otsailaren 17ko 24/1998 DEKRETUA, Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordearen osaketa, egitekoak eta antolamendua arautzen dituena (PDF, 28 KB)

Izendapen-aginduak

2013ko apiriralen 26ko AGINDUA, Segurtasuneko Sailburuarena, Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordea izendatzeko dena (PDF, 924 KB)

Jarduera

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen azken bilera

Data: 2017ko ekainaren 21a.

Gaiak:

  1. Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen 2016ko ekainaren 22ko osoko bilkuraren akta irakurtzea eta onartzea.
  2. Babes zibilaren arloan helburuen berri ematea: Gobernuaren Plana eta Segurtasun Sailaren Plana.
  3. 2017/05//25eko Babes Zibileko Bonluntarioen Aholku Batzordean hitz egindakoaren berri ematea Batzordeari.
  4. Batzordeari 1/2017 Legegintzako Dekretuaren berri ematea (apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena).
  5. Batzordearen txostena, suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuetarako erakundeen arteko batzordea sortzeko eta arautzeko dekretu-proiektuari buruz.
  6. Batzordearen txostena, Sariak eta Aintzatespenak sortzeko Dekretu-Proiektuari buruz.
  7. Batzordearen txostena, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legea Garatzeko Erreglamendua onartzen duen Dekretu-proiektuari buruz.
  8. Batzordearen txostena, Berangon dagoen METALO SPAIN SLU (lehengo ELMET SLU) enpresa berriaren Kanpoko Larrialdi Planari buruz.
  9. Zierbenan dagoen (Bilboko portuaren instalazioetan) BAHÍA DE BIZKAIA GAS (BBG) enpresaren Kanpoko Larrialdi Planaren eguneratzeari buruzko txostena.
  10. Batzordeak Udal Larrialdietarako planen eguneratzeari buruzko Batzordearen txostena: Arrigorriaga, Barakaldo, Leioa eta Zalla Bizkaian eta Donostia eta Orio Gipuzkoan.
  11. Batzordeak presetako Larrialdietarako Planak homologatzea: Urkulu (Aretxabaleta), Ibai Eder (Azpeitia).
  12. Eskariak eta galderak.
Arrisku Teknologikoari Aurre Egiteko Batzorde Teknikoaren azken bilera 

Data: 2017ko ekainaren 1a.

Gaiak:

  1. Berangon dagoen METALO SPAIN SLU (lehengo ELMET SLU) enpresa berriaren Kanpoko Larrialdi Plana, SEVESO araudiaren mende dagoena.
  2. Zierbenan dagoen, Bilboko portuaren instalazioetan, BAHÍA DE BIZKAIA GAS (BBG) enpresaren Kanpoko Larrialdi Planaren eguneratzea, SEVESO araudiaren mende dagoena.
  3. Eskariak eta galderak.

igo

Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordea

Organoari buruzko informazioa

24/2010 Dekretuak, urtarrilaren 19koak, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea arautzen du eta bere azken xedapenetatik bigarrenean,  Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-batzordea sortzen du, Euskadiko Babes Zibileko Batzordearen lan-organo gisa. Era berean, Dekretu horrek ezartzen du aholku-batzordearen eraketan, Euskadi­ko Babes Zibilerako Batzordean dauden erakundeek hartuko dutela parte, batzorde horretan erabakitako moduan eta, halaber, Babes Zibileko Boluntariotza­ko Erakunde Laguntzaileen Erregistroan inskribatuta dauden erakundeetako ordezkariei egingo zaiela dei, erakundeek proposatu ondoren.

Araudia

24/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa (PDF, 181 KB)

Izendapen-aginduak

Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordeak onartutako aktak

Azken Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku-Batzordea

Data: 2017ko maiatzarean 26a.

Gaiak:

  1. Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordearen ordezkari berrien aurkezpena.
  2. 2015eko azaroaren 24an izan zen bileraren akta onartzea.
  3. 1/2017 legegintzako dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
  4. Sariak eta aintzatespenak sortzeko dekretuaren proiektua.
  5. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Boluntarioen oinarrizko prestakuntza on line ikastaroaren aurkezpena.
  6. Eskariak eta galderak.

igo