Segurtasun Saila

On line izapide administratiboak

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa

Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren bidez zehaztu egiten da nolako jardueretan behar diren autobabes-planak eta zer baldintza bete behar den plan horiek egiteko. Baldintza horien artean, honako hau dago: dena delako jarduerak dituen arriskuen aurkako autobabesaz irizpena emateko gaitua dagoen teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du planak.

Arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko jardueretan nahiz pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestu beharra dagoen larrialdiko eta babes zibileko egoeren hasierako jardueretan, erabakigarria da autobabes-planak baliagarri eta fidagarriak izatea.

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditatzeko prozedura

igo

 

Autobabes planetako homologazioa

Autobabes plan batzuk, bereziki 277/2010 Dekretuaren I erainskinako 3. artikuluan aipatzen direnak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendariak homologatu behar ditu.

Homologazioa eskatzeko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendarira igorri behar da plana. Homologazioaren bidez egiaztatuko da Autobabes Planak dekretu honen II. eranskineko atal guztiak dituela, ardueraren titularrak eta Plana egin duen teknikari eskudunak izenpetu dutela, eta babes zibileko planekin bateragarria dela eta Larrialdien Euskal Sisteman integragarria.

Autobabes planak homologatzeko prozedura prozedura elektronikoa

igo

Ariketa eta simulakroen jakinarazpenak

Ariketak eta simulakroak jakinarazteko formulario egokia bete eta posta elektronikoz bidali drp@seg.euskadi.eus helbidera.

Enpresa 277/2010 Decretuaren lehenengo eranskinaren 3. atalean agertzen bada, jakinarazpena gutxienez hasi baino 15 egun lehenago egin behar da eta, simulakroan kanpoko larrialdi-zerbitzuek parte hartzen badute, hasi baino 30 egun lehenago.  

Simulakroaren egunean, aurreikusten bada simulakroak kanpoaren funtzionamendu normala alda dezakela edo hirugarrenek nabaritu ahal dezaketela, 112 telefonora deitu beharko da simulakroaren hasieraren eta amaieraren berria SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko guneari emateko.

Ariketa eta simulakroen jakinarzteko formularioa (PDF, 202 KB) (leiho berri batean irekitzen da) betetzeko PDFa

igo 

SOS-Deiak larrialdien koordinazio-zerbitzuaren buruzko gorabeherei aurre egiteko formularioa

SOS-Deiak zerbitzuaren erabiltzaileek, 112 larrialdi-telefonoa ohartarazten dutenak izan zein tartean daudenak izan, eskubidea dute beraiekin zerikusia duen informazioa eskatzeko, betiere larrialdi-egoerari loturik eta zerbitzuko deien eta gorabeheren artxiboetan jasota badago.

Horretarako, gorabeherei aurre egiteko formularioa bete behar dute, premiazkoak diren datuak ahalik eta gehien zehaztuta, zeren horrela bilaketa-esparrua mugatzen baita. Interesatuak formularioa, behar bezala beteta, sinatu behar du. NANaren kopia beharrezkoa da eskatzailea nor den ziurtatzeko eta, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, datu pertsonalak babesteko.

Gorabeherei aurre egiteko formularioa (PDF, 131 KB) betetzeko PDFa

Helbide honetara bidali: sosdeiak@euskadi.eus

 

igo

Meteorologiako agiriak

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak herritarrei, enpresei eta erakundeei ematen dieten zerbitzu eta argibideen arteko prestatutako datu meteorologikoen gaineko ziurtagiriak igortzea dago, batez ere aseguru etxeei, epaitegiei, partikularrei, eta abarrei.

Argibide meteorologikoa edo gure estazio meteorologikoek hartzen dituzten datuen ziurtagiriak eskatzeko, formulario egokia bete eta posta elektronikoz bidali infor2-meteo@euskadi.eus helbidera.

Estazio meteorologikoek hartutako datuen ziurtagiriaren formularioa (PDF, 90 KB) betetzeko PDFa

igo