Ohiko galderak: Autobabes planen homologazioa
- Nola bidali behar dut autobabes plana homologaziorako?
- Autobabes plana homologaziorako igortzen denean, dokumenturen bat bidali behar da plana beraz gain?
- Nola egiaztatu beharko dut ordezkaritza?
- Non aurkeztu ahal dut autobabes plana erregistratu baino lehen behar den homologaziorako?
- Zein betebeharrak bete behar dituzte autobabes planek homologazioa lortzeko?
- Nor da autobabes planean aipatzen diren edukietako egiaztasunaren arduraduna?
- Nola jakingo dut autobabes plana homologatuta dela?
- Zein da homologazioari buruzko ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea?
- Noiz aurkeztu behar dut autobabes plana erregistratu baino lehen behar den homologaziorako?
- Noiz erregistratu behar dut homologazioa behar duen autobabes plana?
Nola bidali behar dut autobabes plana homologaziorako?
Autobabes plana Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara bidaliko da ahal bada euskarri informatikoan, planoak pdf formatoan barne.
Autobabes plana homologaziorako igortzen denean, dokumenturen bat bidali behar da plana beraz gain?
Bai, planarekin batera titularrak edo bere ordezkariak sinatutako bidalketa-idazkia bidali behar da. Hor berariaz adierazi beharko da autobabes plana homologaziorako igortzen dela zerbitzu teknikoek izapide-mota argi identifikatzeko.
Nola egiaztatu beharko dut ordezkaritza?
Jardueraren titularra edo lege-ordezkariak ordezkaritza eman ahal du plana homologatzeko izapidea egiteko. Ordezkaritzaren egiaztapena dokumentazioarekin bidali behar da.
Non aurkeztu ahal dut autobabes plana erregistratu baino lehen behar den homologaziorako?
Zuzenean bulegoetan
Hurrengo helbideetan:
Zuzenean Bilbao
Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)
Zuzenean Donostia-San Sebastián
Andia, 13
20004 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Zuzenean Vitoria-Gazteiz
Ramiro de Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte. Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
Informazio gehiagorako zuzenean
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren erregistroan
Hurrengo helbidean:
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza
Segurtasun Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Edozein administrazio-organotako erregistroan...
...dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela, honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero, tokiko administrazioko erakunderen batekoa.
Zein betebeharrak bete behar dituzte autobabes planek homologazioa lortzeko?
Autobabes planak azaroaren 2ko, 277/2010 Dekretuaren 14. artikuluan (homologazioa) aipatzen diren betebeharrak bete behar dituzte, zera da:
- Dekretuaren II. eranskinean aipatzen diren aurkibideko atal guztiak eduki behar dituzke.
- Gai den teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du baita jardueraren titularrak ere.
- Babez Zibil Planekin bateragarria izan behar dira baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarekin integragarria ere.
Nor da autobabes planean aipatzen diren edukietako egiaztasunaren arduraduna?
Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak dira hura izenpetu dutenak, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.
Gaitutako teknikariak jarduera, zentro edo establezimenduren idazteko garaiaren egoera kontuan hartzen egingo du autobabes plana. Halaber, jarduera, zentro edo establezimenduren segurtasun buruzko hausteak edukiz gero titularrari honen berri eman behar dio.
Nola jakingo dut autobabes plana homologatuta dela?
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak homologaziozko ebazpena jakinarazteko dio jardueraren titularrari edo haren ordezkariari.
Zein da homologazioari buruzko ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea?
Autobabes planaren homologazioa ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da, iritsi denetik.
Noiz aurkeztu behar dut autobabes plana erregistratu baino lehen behar den homologaziorako?
Arautegiak ebazteko eta jakinarazteko hiru hilabeteko epea ematen duela gogoan izanez, titularrak Autobabes Plana aurrerapen nahikoarekin bidali behar du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara, bereziki homologazioa data zehaztua baino lehen beharrezkoa den kasuetan.
Noiz erregistratu behar dut homologazioa behar duen autobabes plana?
Jardueraren titularrak homologazioaren ebazpena jaso ondoren erregistratu beharko du Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean.
Azken aldaketako data: