Segurtasun Saila

Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak

Kontuz!OHAR GARRANTSITSUA

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduen arabera akreditatutako teknikariak

Noiz eskatu behar dut berritzea?

  • Akreditaziotik zenetik 5 urte igaro ez badira, horretarako deitutako berritze-azterketa gainditu eta 5 urteak bete aurreko hilabetean.
  • Akreditazioa berritu zenetik 5 urte igaro badira, iraungita egongo litzateke; beraz, ezin izango dute berritzea eskatu aurreko hilabetean. Horregatik, berritzeko eskaera berritze-azterketa gainditu eta berehala egin beharko da.

Zer esan nahi du?

  • SALBUESPEN GISA, duela 5 urte baino gehiago akreditatutako teknikariek akreditazioak indarrean jarraituko du lehen berritze-azterketaren deialdia egin arte..
  • Hori SALBUESPEN GISA bakarrik gertatuko da azterketaren lehen deialdiarekin. Lehenengo azterketa-deialdiko azterketa aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, baliogabetu egingo da autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari gisa akreditatzeko ebazpena, interesdunari entzun ondoren.

tecnicocompetentePAU@euskadi.eus 

Zein araudik erregulatzen du autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa?

AGINDUA, 2025eko uztailaren 24koa (leiho berri batean irekitzen da), Segurtasuneko sailburuarena, Autobabes-Planak egiteko gaitutako pertsonal teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duena.

igo

Zer baldintza bete behar ditut?

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa bi modutan lortu daiteke: zuzenean, titulazio espezifikoa dutela egiaztatuz, edo azterketa bat gaindituz.

Zuzeneko akreditazioa

  • Autobabes-planak edo babes zibileko planak egiteko berariaz gaitzen edo kualifikatzen duen unibertsitate-titulu ofiziala duten pertsonak.
  • Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako titulua (Lanbide Heziketako goi-mailako modulua).
  • Unibertsitate-titulu ofiziala + Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulua duten pertsonak (urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren arabera).
  • Unibertsitate-titulu ofiziala izanik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak diseinatutako autobabes-planak egiteko goi-mailako prestakuntza-ikastaro bat gainditu duten pertsonek, Eusko Jaurlaritzan babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendaritzaren jarraibideei jarraiki, ikastaro hori akademian bertan edo akademiak aitortutako erakunde eta entitateetan egin bada.

Azterketa bidezko akreditazioa

  • Unibertsitateko titulazio ofiziala + azterketa.
  • Larrialdietako eta Babes Zibileko master, aditu edo espezialistako unibertsitate-titulu propioak lortu dituzten pertsonak + azterketa

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa

igo

Zer unibertsitate-titulazio ofizialek gaitzen naute zuzeneko akreditaziorako?

Besteak beste:

  • Segurtasuneko eta larrialdietako gradua.
  • Laneko arriskuen prebentzioko gradua.
  • Babes zibileko eta larrialdien kudeaketako masterra, arriskuaren eta larrialdien kudeaketako masterra edo parekagarriak diren beste master batzuk.

igo

Zer unibertsitate-titulaziok ematen didate akreditazioa lortzeko azterketa egiteko aukera?

  • Aginduaren eranskinean adierazitako ikasketa-eremuetako unibertsitate-titulu ofizialak.
  • Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko berezko unibertsitate-tituluak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
    • Unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatutako eta emandako autobabeseko titulazio espezifikoak, ofizialki onartuak, baldin eta horiek osatzen dituzten irakasgaiek gutxienez 90 ordu eta/edo 4 ECTS kreditu lortzen badituzte
    • Unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatutako eta emandako segurtasunaren zuzendaritzako eta kudeaketako titulazioak, ofizialki onartuak, baldin eta horiek osatzen dituzten irakasgaiek gutxienez 400 ordu eta/edo 16 ECTS kreditu lortzen badituzte.

igo

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

Zuzeneko akreditazioaren kasuan (titulazioa egiaztatuz):

  1. Eskabidea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzenduta.
  2. Eskatzen den prestakuntza justifikatzen duten tituluak.

Azterketa bidez akreditazioaren kasuan (azterketa gainditu ondoren):

  1. Eskabidea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzenduta.

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa

igo

Eska al dezaket akreditazioa azterketa gainditu gabe?

Ez. Akreditazio zuzeneko titulaziorik ez baduzu, akreditazioa eskatzeko ezinbesteko baldintza da aldez aurretik akreditazio-azterketa gainditu izana.

igo

Nola aurkeztu behar dut eskabidea?

Izapide hori elektronikoki (internet bidez) egin daiteke: 

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa eskaera (kodea: 1067501)

 

igo

Noiz eska dezaket akreditazioa?

  • Zuzeneko akreditazioa (prestakuntzaren bidez): une oro.
  • Azterketa bidezko akreditazioa: akreditazio-azterketa gainditu ondoren.

igo

Zein da ebazteko eta jakinarazteko epea?

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

Interesdunari dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko eskatu bazaio, epe hori bertan behera geratuko da, errekerimenduaren jakinarazpena egiten denetik hartzaileak bete beharrekoa bete arteko denboran edo, hala dagokio, horretarako emandako epea agortu arte.

Ebazteko gehieneko epea bukatuta, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabideak administrazio-isiltasun bidez baietsi direla ulertuko da, alde batera utzi gabe presuntziozko egintzei buruz 39/2015 Legearen 47.f) artikuluan ezarritakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). 

igo

Nola parte har dezaket autobabes-planak egiteko goi-mailako prestakuntza-ikastaroetan?

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak edo horrek aitortutako beste erakunde edo entitateren batek emango du ikastaroek.

Goi mailako prestakuntza ikastaroei buruzko informazioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia-ren web orrian lortuko duzu. 

igo

Derrigorrezkoa al da etengabeko prestakuntza egitea?

Bai. Etengabeko prestakuntzako ikastaroak urtero egin beharko dira, eta, nolanahi ere, berritzeko azterketa egin aurreko hilabetean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak plataforma digital bat jarriko du etengabeko prestakuntza hori egiteko.

igo

Akreditazioa gal dezaket?

Bai, ebazpena eragin zuten baldintzak galdu direla egiaztatzen bada, bai eta araudiak aipatzen duen etengabeko prestakuntza egiten ez bada ere.

Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.

igo

Nire akreditazioa iraungitzen da?

Bai. Akreditazioa 5 urterako ematen da. Epe hori amaitu aurreko hilean, berritzea eskatu behar da.

Epe barruan eskatzen ez bada, akreditazioa galduko da.

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea

igo

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduen arabera akreditatutako teknikariak

Indargabetutako aginduen arabera lortutako akreditazioek indarrean jarraituko dute, egoera erregularizatu beharrik gabe, harik eta berritu arte.

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea

igo

Nola erreklama dezaket kontrako ebazpena jasotzen badut?

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Babes Zibileko Sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean, errekurtsoa oinarritzen den arrazoien deskribapen zehatz eta sistematikoarekin eta erantsita doan dokumentazioa adierazten.

Babes Zibileko Sailordetza

Segurtasun Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Gora jotzeko errekurtsoa eredua (PDF, 42 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu

Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Zein araudik erregulatzen du autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea?

AGINDUA, 2025eko uztailaren 24koa (leiho berri batean irekitzen da), Segurtasuneko sailburuarena, Autobabes-Planak egiteko gaitutako pertsonal teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duena.

igo

Zenbatean behin berritu behar da akreditazioa?

Egiaztapenak 5 urteko balioa izango du. Epe hori igaro eta ez bada berritu, iraungi egingo da.

igo

Noiz eskatu behar dut berritzea?

Eskaera iraungitze-dataren aurreko hilean egin beharko da.

igo

Derrigorrezkoa al da etengabeko prestakuntza egitea?

Bai. Etengabeko prestakuntzako ikastaroak urtero egin beharko dira, eta, nolanahi ere, berritzeko azterketa egin aurreko hilabetean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak plataforma digital bat jarriko du etengabeko prestakuntza hori egiteko.

igo

Zein da akreditazioa berritzeko prozedura?

Akreditazioa berritzeko, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak urtero deitutako azterketa bat gainditu behar da.

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa

igo

Nola aurkeztu behar dut eskabidea?

Izapide hori elektronikoki (internet bidez) egin daiteke: 

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzeko eskaera (kodea: 1067502)

 

igo

Zer gertatzen da nire akreditaziotik 5 urte igaro badira, baina Jaurlaritzak ez badu azterketarik eskaintzen berritu ahal izateko?

Akreditazioa indarrean egongo da nire akreditazioa iraungi ondoren eskaintzen den lehen azterketa-deialdia egin arte.

Hori bai, behartuta nago nire akreditazioa iraungitzeko aurreko hilean berritzeko eskatzera.

igo

Zer gertatzen da iraungi aurreko hilabetean berritzea eskatzen ez badut?

Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.

igo

Zer gertatzen da nire akreditazioa iraungi ondoren ateratzen den lehen deialdiaren azterketa egiten ez badut?

Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.

igo

Zer gertatzen da nire akreditazioa iraungi ondoren ateratzen den lehen deialdiaren azterketa gainditzen ez badut?

Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.

igo

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 24ko aginduen arabera akreditatutako teknikariak naiz. Noiz eskatu behar dut berritzea?

  • Akreditaziotik zenetik 5 urte igaro ez badira, horretarako deitutako berritze-azterketa gainditu eta 5 urteak bete aurreko hilabetean.
  • Akreditazioa berritu zenetik 5 urte igaro badira, iraungita egongo litzateke; beraz, ezin izango dute berritzea eskatu aurreko hilabetean. Horregatik, berritzeko eskaera berritze-azterketa gainditu eta berehala egin beharko da.

Zer esan nahi du?

  • SALBUESPEN GISA, duela 5 urte baino gehiago akreditatutako teknikariek akreditazioak indarrean jarraituko du lehen berritze-azterketaren deialdia egin arte..
  • Hori SALBUESPEN GISA bakarrik gertatuko da azterketaren lehen deialdiarekin. Lehenengo azterketa-deialdiko azterketa aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, baliogabetu egingo da autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari gisa akreditatzeko ebazpena, interesdunari entzun ondoren.

igo

 

 DEIALDIA Autobabes-planak egiteko gaituko teknikari akreditaziorako azterketa, abenduak 16. Lekuak

igo

Zer motatako azterketak daude?

  • Akreditazio-azterketa.
  • Akreditazioa berritzeko azterketa.

igo

Noiz gainditu behar dut azterketa?

  • Akreditatzeko: zuzenean akreditatzeko baldintzak betetzen ez ditudanean, baina azterketa egiteko aukera ematen duten titulazioren bat badut.
  • Akreditazioa berritzeko: 5 urtean behin.

igo

Zer unibertsitate-titulaziok ematen didate akreditaziorako azterketa egiteko aukera?

  • Aginduaren I. eranskineko ikasketa-eremuetako edozein unibertsitate-titulu ofizial.
  • Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko unibertsitate-titulu propioak honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
    • Berariazko autobabes-titulazioak, unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatuak eta emandakoak, ofizialki aintzatetsitakoak, baldin eta osatzen duten arloak gutxienez 90 ordura eta/edo 4 ECTS kredituetara iristen badira
    • Segurtasun kudeaketa eta zuzendaritzaren titulazioak, unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatuak eta emandakoak, ofizialki aintzatetsitakoak, baldin eta osatzen duten arloak gutxienez 400 ordura eta/edo 16 ECTS kredituetara iristen badira.

igo

Akreditatzeko eta akreditazioa berritzeko azterketa bera izango da?

Bai, azterketa bakarra izango da.

igo

Noiz izango da azterketa-deialdia?

Azterketa gutxienez urtero deituko da.

igo

Nola eskatu ahal dut azterketan izena ematea?

Izapide hori elektronikoki (internet bidez) egin daiteke: 

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa lortzeko eta berritzeko azterketa (kodea: 1067504)

 

igo

Egin al dezaket azterketa aurreko hilabetean etengabeko prestakuntza egin gabe?

Ez, etengabeko prestakuntza azterketaren aurreko hilean egin behar da.

igo

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko, 2016ko irailaren 5eko edo 2024ko maiatzaren 16ko aginduren arabera akreditatutako teknikaria naiz, eta agindu berria indarrean sartzen denean 5 urte igaro dira nire akreditaziotik. Akreditazioa ezeztatzen al zait berritzea eskatu ez dudalako?

  • SALBUESPEN GISA, duela 5 urte baino gehiago akreditatutako teknikariek akreditazioak indarrean jarraituko du lehen berritze-azterketaren deialdia egin arte.
  • Hori SALBUESPEN GISA bakarrik gertatuko da azterketaren lehen deialdiarekin. Lehenengo azterketa-deialdiko azterketa aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, baliogabetu egingo da autobabes-planak egiteko gaitutako teknikari gisa akreditatzeko ebazpena, interesdunari entzun ondoren.

igo

Azken aldaketako data: