Segurtasun Saila

Segurtasun Sailak 0tik 1era jaitsi du larrialdi-maila, eta hurbiletik zaintzen ditu ibai-arroak, bereziki Zadorrarena eta Urumearena.

Argitalpen-data: 

Iragarpen meteorologikoen arabera egoerak onera egiten jarraituko duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 1etik 0ra jaitsi du Uholdeei Aurre egiteko Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi-maila, eta hurbiletik zaintzen ditu ibai-arroak, bereziki Zadorrarena eta Urumearena, bi arro horietako urtegiek ura askatzen jarraituko baitute. 

0 larrialdi-mailan egoeraren jarraipena egiten da eta laguntza ematen zaie udaletako eta foru-aldundietako agintariei.

Segurtasun Sailaren arabera, une hauetan nabarmen ari da behera egiten EAEko ibai-arroetako uraren maila prezipitazioak gutxitu egin direnez.