Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Care Needed. Improving lives of people with dementia. "Beharrezko zaintzak. Dementzia duten pertsonen bizitzak hobetu".

Argitalpen-data: 

Koordinazaio Soziosanitarioko taldea

2017an Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA) osatzen duten herrialdeetan  19 milioi dementzia kasu eman ziren; eta zifra horri gaixotasuna pairatzen dutenak zaintzen aritzen diren senide eta lagunak gehitu behar zaizkio. 2018an dementziak trilioi bat dolarreko gastua sortuko duela kalkulatu dute.
Dementzia eta adina zuzenean erlazionatuta daude; horrek esan nahi du bizi-itxaropena 80 urtetik gorakoa den bitartean, eta gaixotasunarentzat irtenbide mediko bat aurkitzen ez den bitartean, dementziak gora egiten jarraituko duela, 2050.urtean 41 milioietara iritsi arte.
Horri beste arazo bat gehitu behar diogu: dementzia sendatu edo motelduko duen medikamentu baten falta eta gaixotasunaren infradiagnosia.
Azkenaldian, ELGA osatzen duten herrialdeek dementzia beren jomugan jarri dute, eta 22 herrialdek (%63)  dagoeneko badute gaitzari aurre egiteko plan edo estrategia nazionalik.
Lan honek ELGAko herrialde ezberdinetan dementziari nola aurre egiten zaion  ikertu du, diagnositik hasi eta bizitzaren amaiera arte.

1. HERRIALDE GEHIENEK EZ DUTE DEMENTZIAREN DIAGNOSI BAT EGITEKO BALIABIDE EGOKIRIK

  • Diagnosia erabakiorra da, tratamendu eta zaintza egokiak planteatzeko garaian
  • Beren oroimenarekin kezkatuta dauden pertsonek Lehen arretarajotzen dute; hori da beren sarbidea. Lehen arretako medikuek aldiz, dementziaren inguruko 10-12 orduko formakuntza baino ez dute jaso karrera osoan.
  • Diagnosi zuhur bat egiteko espezialisten partehartzea ezinbestekoa da, eta partehartze hori asko aldatzen da herrialde batetik bestera
  • Dementziaren eraginaren inguruko datuak oso urriak dira, horrek oztopo garrantzitsua suposatzen du emaitzak lortzeko garaian.
  • ELGAko herrialde asko informazio hori zabaltzen saiatu dira, horretarako herrialde mailako datu-baseetara joaz; baina badira datu garrantzitsu asko bertan kontenplatzen ez direnak

2. ELKARTEAK DEMENTZIA DUTEN PERTSONEKIN ETA PERTSONENZAT BARNERATZAILEAGO ETA SEGURUAGO BILAKATZEKO EKIMENAK

  • Dementzia duen jende askok nahiago du bere etxean bizitzen jarraitu, eta behar den laguntza jasoz gero, posible da dementzia diagnostikatu eta urte askoan bertan bizitzen jarraitzea
  • Gobernuek rol garrantzitsua dute, edo izan dezakete, dementziarekin lotutako ekimenak aurkezteaz mintzo garenean.
  • Dementzia dutenen zaintzaileen gehiengoa ziantziale informalak dira, horrek dementzia duten pertsonen zainketak sortzen dituen gastu orokorren %40-75a suposatzen du.
  • Herrialde askotan, zaintzaileek “atseden erako zerbitzuak” edo  formazioak  ez dituzte oso eskuragarri; kosta egiten da hauetara heltzea.
  • Gizarte Zerbitzuak dementzia duten pertsonei eta beren senideei gerturatzea zaila gerta daiteke. Beharrezkoa da eragile ezberdinak koordinatuko dituzte zaitza-ibilbideak diseinatzea.

3. DEMENTZIA EGOERA AURRERATUAN DAUDEN PERTSONEI ESKAINITAKO ZAINTZA, ASKOTAN KALITATE ESKASEKOA DA, ETA OSASUN-EMAITZAK OKERRAGOTU DITZAKETE.

  • Ikerketa hau egiteko jasotako datuek garbi utzi dute dementzia egoera aurreratu batean dauden pertsonei eskainitako zainketak,askotan, eskasak izaten direla. 65 urtetik gorako 20 pertsonetatik batek, esaterako, botika antipsikotikoen errezetak jasotzen ditu; eta hori mundu mailako akordio gomendioen kontra doa.
  • Zaintzaile formalek dementziaren inguruko formakuntzak eskuragarri izaten dituzte, baina agintariek ez dute gai honen inguruko espezializazioa sustatzen.
  • Dementzia duten pertsonen gehiengoa bere etxean bizi da, nahiz eta hau baldintza egokietan edo gaixotasunari egokitua ez egon. Egoitzetan bizi direnen %70ak esaterako, gaixotasun edo desgaitasun kognitiboren bat du.
  • Azken urteetan egoitza-zaintza eredu berriak sortu dira, dementzia duten pertsonak halakorik ez dutenekin elkarbizitzan jartzen dituztenak, senideekin, langileekin, etab. Errealitatean ordea, halako kasu gutxi daude, eta daudenak pribatuak eta garestiak dira.
  • Zaintza desegoki batek ospitaleko egonaldiak ekar ditzake, beharrezkoak ez diren egonaldiak; hauek dementzia duten pertsonen egoera okertu baino ez dute egiten. Dementzia ez den beste arrazoiren batengatik ingresatzen dute (erorketak, kolpeak..) eta tratamendua ematean mediku zein erizainek ez dakite edo ez dute beren dementzia egoera kontuan hartzen.

Ikerketaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, lan osoa duzu hemen: “Beharrezko zaintzak. Dementzia duten pertsonen bizitzak hobetu" (Care Needed. Improving the Lives of People with Dementia, OCDE 2018).