2025 Enpleguaren VIII. Kongresua

Mikel Torres Lorenzo

Euskadiko Enplegu Biltzarra erreferentzia-gune bihurtu da enplegu-politikei buruz hausnartzeko, jardunbide egokiak trukatzeko eta estrategia publikoak kontrastatzeko.

Enpleguari buruzko 15/2023 Legearen arabera eguneratutako 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiak adierazten duenez, "Euskadik lehiakortasunean aurrera egin ahal izateko, eskura duen talentu guztia baliatu beharko du, eta aniztasuna eta berdintasuna sustatu beharko ditu garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa".

Horregatik, aurten, urriaren 29an Donostian egingo dugun Euskadiko VIII. Enplegu Biltzarrean proposatzen dugu enpleguaren aniztasuna ikuspegi globaletik lantzea: funtzionala, generokoa, belaunaldiartekoa eta kulturala. Horretarako, erakundeetan aniztasuna sartzeak dakartzan aukerak eta zailtasunak aztertuko ditugu.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak kalitatezko enpleguaren alde egindako apustua Enpleguaren aldeko Itun Sozialean islatu da. Itun horretan, helburu horrekin bat gatoz 100 eragile ekonomiko, sozial, instituzional eta hirugarren sektoreko baino gehiago. 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian ere islatu da hori, honako hau jasotzen baitu: "Kalitatezko enplegua hura lortzeko eta garatzeko aukera-berdintasun eraginkorrarekin hasten da. Berdintasun hori ikuspegi zabal batetik ulertu behar da, genero-berdintasuna ez ezik, belaunaldi-berdintasuna, dibertsitate funtzionala, afektibo-sexuala eta kultura-aniztasuna ere barnean hartzen dituena, pertsona guztiak lan-merkatuan erabat integratu ahal izatea bermatuz eta merkatu hori lehiakorra izaten lagunduz".

Biltzarrean egingo diren hitzaldi magistralen, eztabaida-mahaien eta esperientzien kontrastearen bidez, enpresen lehiakortasunerako eta gizarte kohesionatua eraikitzeko, aniztasunak egin dezakeen ekarpenarekin lotutako gaiei buruz hausnartzen saiatuko gara, askotariko talentua erakartzeko zer politika publiko ezarri behar ditugun aztertuko dugu, eta zenbait erakunde aurrera eramaten ari diren esperientziak ezagutuko ditugu.

Biltzarra goiz eta arratsaldez egingo da, eta sektore publikotik, pribatutik, hirugarren sektoretik eta gizarte-eragileetatik datozen teknikariei, politikoei eta akademikoei zuzendua dago. Ikuspegi akademikoak politika publikoarenekin eta profesionalenekin uztartzen ditu.

Espero dut egiten dugun proposamena zure interesekoa izatea eta datorren urriaren 29an Donostian elkar agurtzeko aukera izatea.

Mikel Torres Lorenzo

Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua

2025/10/29: "Enplegu anitza gizarte aurreratu eta kohesionatu batean"

9:00 - 9:30: Inaugurazio instituzionala.

  • Ane Oyarbide. Donostiako Udaleko bigarren alkateorde eta Berdintasun, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzia.
  • Eider Mendoza Larrañaga. Gipuzkoako Diputatu Nagusia.
  • Inga Balnanosien. Enplegu Zerbitzu Publikoen Europako Sarearen presidenteordea.
  • Mikel Torres Lorenzo. Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua. Eusko Jaurlaritza.

9:30 - 10:30: Inaugurazio-ponentzia. Aniztasunak lehiakortasunerako dituen onurak.

  • Marte Cecilie Wilhelmsen Solheim. Berrikuntzako ikasketetan katedraduna eta, egun, Berrikuntza eta Gizarte errektoreordea Stavanger Unibertsitatean, Norvegia.

10:30 - 11:00: Kafea.

11:00 - 11:30: Aniztasun funtzionalari buruzko ponentzia: "Fokatzea jarrera bat da".

  • Patty Bonet Viana. Aktorea eta kazetaria.

11:30 - 12:15: Eztabaida-mahaia. Garapen teknologikoak eta lan ingurune inklusiboak.

  • Moderatzailea Fernando Fantova Azcoaga. Besaldi, Euskadiko enplegu eta inklusio politiken Ebaluazio Organoko titularra.
  • Virginia Carcedo Illera. ONCE Fundazioko idazkari nagusia eta Eraldaketa, Bikaintasun eta Berdintasuneko zuzendaria, bai eta Inserta elkarteetako presidenteorde exekutiboa ere.
  • Cristina Martín Andonegui. Vicomtecheko Osasun Digitalaren eta Teknologia Biomedikoen saileko ikertzaile seniorra.

12:15 - 12:45: Genero-aniztasunari buruzko ponentzia.

  • Lidia Farré Olalla. CSICeko Analisi Ekonomikoko Institutuko (IAE-CSIC) zientzialari titularra, Barcelona School of Economics-eko irakasle afiliatua eta Economics of Public Policy (BSE) masterreko zuzendaria.

12:45 - 13:30: Eztabaida-mahaia. Nola hautsi maskulinizazioaren eta enpleguen feminizazioaren estereotipoak.

  • Moderatzailea Mari Jose Aranguren Querejeta. Deustuko Univertsitatearen Donostiako Campuseko eta Erakunde Harremanetarako Errektoreordea.
  • Marta Epelde Merino. Euskadiko Eraikuntza-klusterreko zuzendaria.
  • Karmele Acedo Gil. Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldeko CEO.
  • Begoña San Miguel Alzola. FVEM Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko presidentea.

13:30 - 14:30: Bazkaria.

14:30 - 15:00: Kultura-aniztasunari buruzko ponentzia.

  • Francesco Fasani. Ekonomiako irakasle titularra Milango “Statale” Unibertsitateko Ekonomia, Kudeaketa eta Metodo Kuantitatiboen Sailean.

15:00 - 15:45: Eztabaida-mahaia. Etorkinak lan-merkatuan sar daitezen sustatzeko mekanismoak.

  • Moderatzailea Fernando Consuegra Revuelta. Sartu Taldeko koordinatzaile nagusia.
  • Belén Vallina González. Yaran Foundation-eko presidentea.
  • Sara Buesa Rodríguez. Inklusioko zuzendaria. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

15:45 - 17:00: Belaunaldien arteko aniztasunari buruzko elkarrizketa.

  • Moderatzailea Sara de la Rica Goiricelaya. ISEAK Fundazioko zuzendaria.
  • Laura Rosillo Cascante. Adinean sartuen Ikaskuntzaren Behatokiaren sortzailea.
  • Pablo González Ruiz de la Torre. Trivu-ko CEOa.

17:00 - 18:00: Mahai orokorra eta ondorioak.

  • Moderatzailea Eva Domaika Ansola. Gasteizko SEReko albistegietako burua.
  • Pilar Cancela. Rodríguez Migrazioko Estatu Idazkaria.
  • Iratxe Uriarte Eiguren. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea.
  • Gerardo Gutiérrez Ardoy. SEPEko zuzendari nagusia.
  • Francisco Pedraza Moreno. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusia.
  • Elena Pérez Barredo. Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

18:00: Amaiera.

  • Alfonso Gurpegui Ruiz. Enplegu eta Inklusio sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.
Marte Cecilie Wilhelmsen Solheim

Marte Cecilie Wilhelmsen Solheim

Berrikuntza eta Gizarte errektoreordea Stavanger Unibertsitatean.

Patty Bonet

Patty Bonet Viana

Aktorea eta kazetaria.

Fernando Fantova

Fernando Fantova Azcoaga

Besaldi-Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako EAEko enplegu- eta inklusio-politikak ebaluatzeko organoaren titularra da.

Virginia Carcedo

Virginia Carcedo Illera

ONCE Fundazioko idazkari nagusia eta Eraldaketa, Bikaintasun eta Berdintasuneko zuzendaria, bai eta Inserta elkarteetako presidenteorde exekutiboa ere.

Cristina Martín Andonegui

Cristina Martín Andonegui

Vicomtecheko Osasun Digitalaren eta Teknologia Biomedikoen saileko ikertzaile seniorra.

Lidia Farré

Lidia Farré Olalla

CSICeko Analisi Ekonomikoko Institutuko (IAE-CSIC) zientzialari titularra, Barcelona School of Economics-eko irakasle afiliatua eta Economics of Public Policy (BSE) masterreko zuzendaria.

Mari José Aranguren

Mari José Aranguren Querejeta

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campuseko eta Erakunde Harremanetarako Errektoreordea.

Marta Epelde

Marta Epelde Merino

Euskadiko Eraikuntza-klusterreko zuzendaria .

Karmele Acedo

Karmele Acedo Gil

Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldeko CEO.

Begoña San Miguel

Begoña San Miguel Alzola

FVEM Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko presidentea.

Francesco Fasani

Francesco Fasani

Ekonomiako irakasle titularra Milango “Statale” Unibertsitateko Ekonomia, Kudeaketa eta Metodo Kuantitatiboen Sailean.

Fernando Consuegra

Fernando Consuegra Revuelta

Sartu Taldeko koordinatzaile nagusia.

Belén Vallina González

Belén Vallina González

Yaran Foundation-eko presidentea.

Sara Buesa Rodríguez

Sara Buesa Rodríguez

Psikologian doktorea, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Inklusiorako zuzendaria da.

Sara de la Rica

Sara de la Rica Goiricelaya

ISEAK Fundazioko zuzendaria eta Ekonomiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Laura Rosillo

Laura Rosillo Cascante

Adinean sartuen Ikaskuntzaren Behatokiaren sortzailea.

Pablo González

Pablo González Ruiz de la Torre

Trivu-ko CEOa.

Eva Domaika

Eva Domaika Ansola

SER Vitoria irratiko albistegietako burua.

Pilar Cancela

Pilar Cancela Rodríguez

Migrazioen Estatuko Idazkaria.

Iratxe Uriarte

Iratxe Uriarte Eiguren

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea.

Gerardo Gutiérrez

Gerardo Gutiérrez Ardoy

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa ren zuzendari nagusia.

Francisco Pedraza Moreno

Francisco Pedraza Moreno

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

Elena Pérez Barredo

Elena Pérez Barredo

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.

Alfonso Gurpegui Ruiz

Alfonso Gurpegui Ruiz

Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria (Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritza).

Joseba Zalakain Hernández

Joseba Zalakain Hernández

SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.

Fernando Consuegra Revuelta

Fernando Consuegra Revuelta

Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Sartu Taldeko koordinatzaile nagusia.

María Saiz

María Saiz Santos

GEM Euskadiko zuzendari exekutiboa eta Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko lehendakaria.

Iñigo Calvo Sotomayor

Iñigo Calvo Sotomayor

Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-eko irakaslea eta ikertzailea.

José Javier Ramos Salazar

José Javier Ramos Salazar

Lanbide eraldatzeko Lan eta Enplegu Saileko aholkularia.

Fernando Fantova Azcoaga

Fernando Fantova Azcoaga

Besaldi, Euskadiko enplegu eta inklusio politiken Ebaluazio Organoko titularra.

Mª José Aranguren Querejeta

Mª José Aranguren Querejeta

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna.

Iñigo Arteche Hernández

Iñigo Arteche Hernández

Ikertaldeko kontseilari delegatua.

Sara de la Rica Goiricelaya

Sara de la Rica Goiricelaya

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna eta ISEAK Fundazioko zuzendaria.

Francisco Pedraza Moreno

Francisco Pedraza Moreno

Lanbideko zuzendari nagusia.

Arantza López González

Arantza López González

Lan eta Enplegu Saileko aholkularia.

Enrique Ramos Vispo

Enrique Ramos Vispo

Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.

Alfonso Gurpegui Ruiz

Alfonso Gurpegui Ruiz

Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea.

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak sustatuta, Enpleguaren VIII. Kongresua izango da urriaren 29an, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.

Kursaalean izango da kongresua, Rafael Moneo arkitektoak ingurunearekin ezin hobeki uztartuta diseinatutako eraikin enblematiko eta berezian.

Kantauri itsasoaren parez pare, gune pribilegiatu batean kokatzen da Kursaal, hiriaren erdialdearekin zuzenean lotuta. Pauso gutxi batzuk ibilita, Parte Zaharrera edo Kontxako badia ezagunera iristen da, aukera ezin hobea izanik esperientzia profesionalaz gain, kultur esperientzia bizi-bizia ere gozatzeko egonaldian.

NOLA HELDU:

Oinez: Google Maps

Donostiako erdigunetik Kursaalera iristeko aukerarik onena oinez joatea da. 13 minutuan, gutxi gorabehera, iritsiko zara, kostaldean barrena paseo atsegin bat eginda eta hiriko hainbat leku enblematiko ere ezagututa, hala nola Cervantes plaza, Alderdi Eder parkea eta Victoria Eugenia antzokia.

Bizikletaz: Hiriak bizikletak alokatzeko sistema bat eta bizikleta-bideen sarea ditu, eta modu jasangarrian mugitzeko aukera ematen dute. Jauregitik gertu bizikletak uzteko tokiak daude, pedalei eragitea nahiago dutenentzat aproposak.

Autobusez: Webgunea

Donostiak hiri barruko autobusen sare eraginkorra du. 13., 14., 29., 31. eta 37. lineetako autobusak gelditzen dira Kursaaletik gertu, zehazki Zurriola hiribidean, sarreratik oinez oso minutu gutxira.

Euskotren: Webgunea

Hiri kanpotik edo inguruko herrietatik bazatoz, Euskotren erabil dezakezu. Zerbitzuaren bitartez hainbat herri lotzen dira Donostiarekin.

Autoz: Aparkalekuak Donostian Webgunea

Komeni da inguruko aparkalekuak kontsultatzea eta, ahal bada, garraio publikoa edo bizikleta erabiltzea, arazorik ez izateko.

Irisgarritasuna: Hiriko irisgarritasun-gida

Desgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarria da Kursaal. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak, sarrera irisgarriak, igogailua, komun egokituak, braillezko seinale goi-erliebedunak eta abar.

Enpleguari Buruzko VIII. Kongresurako izena eman dezakezu honako botoi honetan:

Izen-ematea

2024ko edizioa

2023ko edizioa

2022ko edizioa

2021ko edizioa

2020ko edizioa

2019ko edizioa

Inagurazio instituzionala:

Inaugurazio-ponentzia. Aniztasunak lehiakortasunerako dituen onurak:

Aniztasun funtzionalari buruzko ponentzia: "Fokatzea jarrera bat da":

Eztabaida-mahaia. Garapen teknologikoak eta lan ingurune inklusiboak:

Genero-aniztasunari buruzko ponentzia:

Eztabaida-mahaia. Nola hautsi maskulinizazioaren eta enpleguen feminizazioaren estereotipoak:

Kultura-aniztasunari buruzko ponentzia:

Eztabaida-mahaia. Etorkinak lan-merkatuan sar daitezen sustatzeko mekanismoak:

Belaunaldien arteko aniztasunari buruzko elkarrizketa:

Mahai orokorra eta ondorioak:

Amaiera: