Enpleguaren VIII. Kongresua

Hizlariak eta moderatzaileak

Mari José Aranguren Querejeta

Mari José Aranguren Querejeta

2025eko uztailera arte, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia izan zen. Aditua garapen ekonomikoan, lurralde estrategietan, klusterretan eta unibertsitatearen rol eraldatzailean. Argitalpen ugari ditu arlo horietan guztietan, Espainiako eta nazioarteko liburu eta aldizkarietan. Buru izan da Espainiako eta nazioarteko hainbat ikerketa proiektutan, eta elkarlan estuan aritu da Euskal Herriko eta beste lurralde batzuetako eragileekin ikerketa eraldatzaileko proiektuetan. 2025. urtearen hasieran, Gipuzkoako zuzendari onenaren ASPEGI 2025 saria jaso zuen, Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen eskutik. Sari horrek agerian jartzen du emakumeek lurraldean duten talentua eta lidergoa, eta genero berdintasuna garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko motorra delako ideia indartzen du. Nazioartean, 2016an, aitortza jaso zuen Harvard Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuaren eskutik, bere ibilbide pertsonalagatik eta lurralde lehiakortasunari eginiko ekarpenagatik.