Enpleguaren VIII. Kongresua
Hizlariak eta moderatzaileak

Marta Epelde Merino
16 urteko esperientzia du eraikuntzaren arloan, bereziki energia-eraginkortasunari, jasangarritasunari eta eraikuntza-berrikuntzako, digitalizazioko eta industrializazioko proiektuetarako aholkularitzari dagokienez. Horrez gain, trebatzaile lanak egiten ditu zenbait erakunde profesional eta hezkuntza-erakunderentzat honako gai hauetan: Ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikinak (nZEB), eraikinen baldintza higrotermikoak eta eraikuntza-industrien berrikuntza.
Prestakuntza: Arkitektura Teknikoan diplomatua; Proiektuen Zuzendaritzako Kudeaketako Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Eraikuntzaren Biologiako Masterra eta Habitataren Neurketan espezialista, biak Baubiologie and Nachhaltigkeit Institutuan (IBN). Passivhaus Designer eta Tradesperson bezala akreditatua dago Passivhaus Institut Damrstadt (PHI) erakundearen eskutik.