Enpleguaren VIII. Kongresua

Hizlariak eta moderatzaileak

Pablo González Ruiz de la Torre

Pablo González Ruiz de la Torre

1994an jaio zen Sevillan (Espainia). Pablok, hainbat herrialdetan (Kanadan edo Erresuma Batuan, adibidez) bizi ondoren, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua ikasi zuen IE University – IE Business School-en (Madril).

19 urte zituela, Pangea sortu zuen, baina 2018an izena aldatu zuen konpainiak: TRIVU. Talentuaren ekosistema global bat da, testuinguru global berri honen aurrean munduak behar duen giza eraldaketa bultzatzea helburu duena.

Ikuspegi hori betetzeko, TRIVUk era guztietako enpresei laguntzen die kulturaren eta antolamenduaren arloko bilakaera-prozesuan, eta era guztietako aukerak, esperientziak eta edukiak sortzen ditu mundu osoko talentuari profesionalki eta pertsonalki garatzen laguntzeko. Hori guztia ziur jakinda erronkei hobeto aurre egiteko eta hamarkada berri honek eskainiko dizkigun aukerak gehiago aprobetxatzeko aukera emango diguten aldaketen benetako protagonistak pertsonak direla.

Pablo Zuzendarien Espainiako Elkarteko Aholku Batzordeko kide da, baita Aniztasunaren eta Inklusioaren aldeko Enpresa Sarearen (REDI) presidenteorde eta FIFEDen Aholku Batzorde Nazionaleko kide ere. Estatuko eta nazioarteko erakunde askorekin elkarlanean aritu da: honako hauekin, besteak beste: Create Fundazioa, Spain Startup, Transforma España Fundazioa eta Singularity University. Azken hiru urteetan estuki ari da lanean Manpower Taldeko Human Age Institute Fundazioarekin, talentu gaztearen enplegagarritasun-jarduera eta -programa askotan.

Estatuko eta nazioarteko foro eta topaketa askotan parte hartu du hizlari gisa. Honako hauetan, esaterako: TEDx, WEB SUMMIT, Kontsumo Handiari buruzko AECOC Biltzarra, Barcelona Tourism Summit eta Digital Enterprise Show.

Gainera, "7 Jóvenes que están transformando el mundo" liburuaren egilekidea da. Liburu hori Aguilar argitaletxeak argitaratu zuen.

2019an, Espainiako Gobernuaren babesarekin eta Espainiako enpresa nagusietako batzuen laguntzarekin, TALEÑT sortu zuen. Ekimen horren helburua pertsonak, erakundeak eta funtsezko aukerak elkartuko dituen ekosistema indartsu bat sortzea da, Espainia talentuaren munduko hiriburua izan dadin.

2023an, Princesa de Girona Fundazioaren Aholku Batzordeko kide izendatu zuten, Leonor printzesaren presidentetzapean.