Enpleguaren VIII. Kongresua

Hizlariak eta moderatzaileak

Sara Buesa Rodríguez

Sara Buesa Rodríguez

Psikologian doktorea, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Inklusiorako zuzendaria da.

2021etik 2024ra Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria izan da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. 2008tik karrerako funtzionarioa da Gasteizko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan. 2015 eta 2021 bitartean, Gizarte Politiketako zuzendaria Gasteizko Udalean. Bere prestakuntza eta aurretik izan duen ibilbide profesionala egoera traumatikoei aurre egin behar dieten pertsonentzako laguntza psikologikoarekin eta akonpainamenduarekin lotua egon da, bereziki bikote-harremanetan indarkeriari aurre egin behar dioten emakumeei laguntzen, esparru horretan esku-hartzea, ikerketa eta irakaskuntza uztartuz. Clara Campoamor Elkarteko eta Arabako Delituaren Biktimari Laguntzeko Zerbitzuko psikologoa izan zen 2004-2008 urteetan.