Enpleguaren VIII. Kongresua

Hizlariak eta moderatzaileak

Gerardo Gutiérrez Ardoy

Gerardo Gutiérrez Ardoy

2018ko uztailetik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPE) zuzendari nagusia. Esperientzia handia du enplegu politiken arloan. Zuzenbidean lizentziatua, eta aditua Enpleguan, Lan Harremanetan, Elkarrizketa Sozialean eta Gizarte Segurantzan. Gainera, Lidergoa eta Politika Publikoen Kudeaketa masterra egin zuen. Hainbat lanpostu bete ditu Enplegu Sistema Nazionalean, eta ezin hobeto ezagutzen ditu Espainiako enpleguaren estatu eta autonomia esparruak. 2008tik 2011ra, Gaztela-Mantxako Enplegu Zerbitzu Publikoko Enpleguko zuzendari nagusia izan zen; ondoren, lan arloko beste lanpostu garrantzitsuak ere bete zituen.