Enpleguaren VIII. Kongresua
Hizlariak eta moderatzaileak

Francesco Fasani
Ekonomiako irakasle titularra Milango “Statale” Unibertsitateko Ekonomia, Kudeaketa eta Metodo Kuantitatiboen Sailean. Horren aurretik, Londresko Queen Mary Unibertsitatean, Barcelona Graduate School of Economics zentroan eta Analisi Ekonomikoko Institutuan (IAE-CSIC) egin du lan. Ikertzaile bekaduna da CEPR Ekonomiari eta Politikei buruzko Ikerketa Zentroan, CReAM Migrazioari buruzko Ikerketa eta Analisi Zentroan, Rockwool Foundation – Berlin zentroan eta IZA Enpleguaren Azterketa Zentroan. Bere ikerketa-arlo nagusiak lan-arloko ekonomia, mikroekonometria aplikatua, eta migrazioaren eta krimenaren ekonomia dira, eta ekonomiari buruzko aldizkari esanguratsuetan argitaratu dituzte bere lanak. Migrazio-aholkulari izan da nazioarteko erakunde garrantzitsuetan, hala nola Europako Batzordea, Europako Parlamentua, Garapenerako Banku Interamerikarra, Munduko Bankua, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea.