Enpleguaren VIII. Kongresua

Hizlariak eta moderatzaileak

Begoña San Miguel Alzola

Begoña San Miguel Alzola

Enpresa Zientzietan lizentziatu zen, EHUn (Sarriko), eta 1993an finantza-zuzendari gisa hasi zen lanean OJA-REM familia-enpresan, trokelen eraikuntzan eta hotzetako estanpazioan aritzen den enpresa, batez ere automobilgintzaren sektoreari begira. 2013tik, enpresa horren gerentea da.

2020az geroztik, FVEMeko Batzorde Exekutiboko kidea da, eta 2023az geroztik, presidentea. Gainera, Confemetal eta Cebekeko presidenteordea da, eta Confebask, Innobasque eta Merkataritza Ganberako gobernu organoetan ere parte hartzen du. 2019an, AED Saria jaso zuen, emakumeak Bizkaiko enpresa sarean sartzen egindako lanagatik.