Enpleguaren VIII. Kongresua

Hizlariak eta moderatzaileak

Francisco Pedraza Moreno

Francisco Pedraza Moreno

LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia. Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria izan zen (Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila). ITC Fundazioko (Instituto de Transporte, Comercio y Marketing) zuzendari gerentea ere izan zen, enplegurako formakuntzan, ikerketan, berrikuntzan eta enpleguaren sustapenean aritzen zena. Gobernu lanean hasi aurretik, Formakuntza Funtsaren Gipuzkoako ordezkaria izan zen. Formakuntza, orientazio eta laneratze programak, azterlanak eta proiektuak zuzendu ditu sektore publikoan eta pribatuan, 30 urte baino gehiagoz.