Enpleguaren VIII. Kongresua

Hizlariak eta moderatzaileak

Fernando Consuegra Revuelta

Fernando Consuegra Revuelta

Pedagogian lizentziatua, Enpresen Zuzendaritza masterra, Ezagutzaren eta Berrikuntzaren Kudeaketa masterra, eta Gizarte Zerbitzuen Kudeaketan aditua. Sartu Taldearen koordinatzaile nagusia da, gizarteratzearen eta laneratzearen arloan EAEn diharduen erakundea. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuordea (2005-2009), Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendaria (2004-2005) eta Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako aholkulari teknikoa (2003-2004). Era berean, irakasle aritu da Deustuko Unibertsitatean, Lana, Enplegua eta Gizarteratze-laneratzea espezialitatean. Consuegraren ibilbide profesionala loturik dago enpleguaren, gizarte zerbitzuen eta ekonomia solidarioaren arloko kudeaketarekin eta aholkularitzarekin, eta kudeaketa eta erantzukizun eginkizunak bete ditu, bai hirugarren sektorean, bai administrazio publikoan, bai ikerketa sozial, irakaskuntza eta herritarrek sare sozialetan duten partaidetza jardueretan.