2013ko ekitaldiak
2013/12/04 - Hitzaldiak/debateak: Prebentzioa eta erantzukizuna mendian

Euskal Mendizale Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntzarekin, "Prebentzioa eta erantzukizuna mendian" hitzaldiak antolatu ditu, mendi-taldeei, mendizaleei nahiz natura-ingurunean bestelako jarduerak egiten dituzten pertsonei zuzendutak. Hitzordua datorren abenduaren 4an izando da, Donostian. Sarrera doan jarleku kopurua bete arte.
Programa
- 18:00 Erantzukizun zibila mendiko kiroletan.
- 19:30 Mendiko istripuen jatorria eta arrazoiak: prebentzioa.
Ekitaldira joan
2013/11/21 - Hitzaldiak/debateak: Arriskua eta erantzukizuna mendian
Euskal Mendizale Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntzarekin, "Arriskua eta erantzukizuna mendian" hitzaldiak antolatu ditu, mendi-taldeei eta mendizaleei, oro har, zuzendutak. Hitzordua datorren azaroaren 21ean izango da, Bilbon. Sarrera doan jarleku kopurua bete arte.
Programa
- 18:00 Erantzukizun zibila mendiko kiroletan.
- 19:30 Arriskuaren kudeaketa natura-ingurunean antolatutako jardueretan.
Ekitaldira joan
2013/11/13 - Jardunaldi teknikoa: Segurtasun herri eta hirietako gune historikoetako eraikinetan
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila eta Vitoria-Gasteizko Udala.
Laguntzaileak: Fundación Fuego eta Ciudades Patrimonio de la Humanidad (España-Unesco).
Edozein gizarterentzat historia- eta kultura-ondarea zaintzea lehentasunezko kontua izan behar da. Orokorrean, dituzten ezaugarriengatik herri eta hirietako gune historikoak eta beren erabiltzaileak babesteak berekin zailtasun batzuk dakartza. Erreferentziazko segurtasun-araudirik ez duten eraikin zaharrez osatuta daude eta maiz arau estetiko oso zorrotzen menpe egoten dira eta, askotan, aldi berean bisitari ugari izaten dute.
Ekitaldira joan Liburuxka, gasteleraz (pdf, 115 KB)
Informazio gehiago eta izen-ematea Fundación Fuego-ren web-gunean.
Jardunaldiaren txostenak (pdf-k eta bideoak, gazteleraz) jaits ditzakezue Fundación Fuego-ren web-gunean.
Ikusi jardunaldiaren txostenen bideoak Youtube-n (gazteleraz):
Twitter (#seghistoriko13) bidez jarraitu
2013/10/15 - Jardunaldia: Natura-inguruneko jarduerak: erantzukizunak eskatu, prebenitu, aseguratu eta... arautu behar?
Tamalez, natura-ingurunean kirol-jarduerak egiten direnean, batzuetan, istripuak gertatzen dira. Segun eta zer baldintzatan gertatu diren istripu horiek, baliteke monitore- edo gidari-lanetan ari ziren pertsonek erantzukizunak izatea, baita erakunde antolatzaileek ere.
Jardunaldi honen bidez, Kirolaren Euskal Eskolak (Kirol eta Gazteria Zuzendaritza), Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzarekin lankidetzan, teknikariek eta erakundeek izan ditzaketen erantzukizunen berri eman nahi du. Halaber, beste helburu bat ere badu, are garrantzitsuagoa dena, alegia: jakinaraztea, alde batetik, jarduera-mota horien arriskuak gutxitu ditzaketen prebentzio-neurriak, eta, bestetik, aseguratze-beharrak, istripu jakin batzuen aurrean egon daitezkeen erantzukizunak leuntze aldera.
Ekitaldira joan Ekitaldiaren pdf-a (430 Kb)
2013/10/09-11- XI Larrialdietako Zerbitzuen Batzarra, Bilbon
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Bilboko Itsas Museoan egingo den batzarran parte hartuko du. Batzar horretan azalduko dira Larrialdietako zerbitzuek gaur egun bere lana betetzeko dituzten arazoak.
Ekitaldira joan Ekitaldiaren web-gunea
2013/07/18-20 - Muturreko Meteorologiari buruzko mintegia
Muturreko meteorologia egoerek kalte ugari eragiten dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Erakundeak eta, oro har, gizartea arazo horietaz gero eta sentsibilizatuago egon arren, lanbide-arloan jakiten dena ez da beti nahiko genukeena izaten.
Lanbide-sektoreari zuzendutako mintegi honetan, egungo sistemaren berri emateaz gain, lortu nahi izan dugu sektoreak proposamenak egitea etengabeko hobekuntzaren aldeko urrats bat gehiago gisa. Besteak beste, gai hauek jorratu dira: iragarpenak egiteko gakoak, zaintzarako eta datuak eskuratzeko sistema, muturreko meteorologiari buruzko informazio-protokoloak eta gai horretan komunikabideek duten garrantzia.
Ekitaldiari joan Txostenak
2013/06/19 - Jardunaldi Teknikoa: Euskadiko uholdeak, 30urte geroago
Jardunaldi honek duen helburu nagusia 1983an gertatutakoa hainbat ikuspuntutatik ezagutaraztea da, hondamendiari nola egin zitzaion aurre kontatzea eta azken 30 urteotan euskal gizartearen bilakaera aztertzea bere alde guztietatik: teknologiaren aldetik, administrazio eta zerbitzu publikoen antolamenduaren aldetik, egindako azpiegitura-lanen aldetik eta aldaketa sozialen aldetik. Zerbitzu publiko batzuek erakutsiko dituzte azken hiru hamarkada hauetan lortutako aurrerapenak, berriz ere horrelako zerbait gertatuz gero, ordukoa bezalako hondamendia eragin ez dezan.
Ekitaldira joan Egitaraua (pdf, 340Kb) Ekitaldiaren web-gunea Ponentziak
2013/05/27-31 - Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko VII. Jardunaldiak.
Maiatzeko azkeneko astean, Donostia izango da Larrialdietako eta Babes Zibileko hiriburua. Bertan egingo dira Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko VII. Jardualdiak.
Ekitaldira joan
2013/03/23 - Meteorologia Nazioarteko Eguna
Martxoaren 23an Meteorologiaren Munduko Eguna ospatzen da. Horregatik, Segurtasun sailburuordea eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria Pasaiako Azti Tecnalian egingo den ekitaldian egongo dira. Bertan nabarmendu egin nahi da Euskalmet- Euskal Meteorología Agentziaren Euskal Sare Ozeano-Meteorologikoak burutu duen lana.
Ekitaldira joan Prentsa-oharra Irekian (artikulua eta argazkiak)
2013/02/10 - 112 Nazioarteko Eguna
Herritarrei 112 zenbakia estatu kide guztietan erabilgarri dagoela gogoraraztea da oroipenezko aipamen horren xede nagusia, eta kabina, telefono finko zein sakelako telefono batetik hots egin daitekeela.
Ekitaldira joan