Departamento de Seguridad

2012ko Geocaching Green Capital Vitoria-Gasteiz ekitaldia

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak, KasiMega Vitoriarekin, lan egin du 2012ko Geocaching Green Capital Vitoria-Gasteiz ekitaldian.

2012/08/31 - 2012/09/02
Inprimatu
Álava-Araba
DATU OROKORRAK
Mota:
Geocaching
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Vitoria-Gasteiz
Probintzia:
Álava-Araba
Hasiera data:
2012/08/31
Amaiera data:
2012/09/02
Antolatua:
KasiMega Vitoria
DESKRIBAPENA
Argitalpenen eta materialaren banaketa.

Zer da Geocaching?

Geocaching kirol, joko, zaletasun edota abentura gisa defini daiteke eta altxorraren bila ibiltzean datza, horretarako naturaz eta teknologiaz (GPS) baliatuz.

Geocaching jardueran hainbat objektu ezkutatu behar dira arau batzuen arabera. Edukiontzia non dagoen ezkutatuta interneten argitaratzen da, horretarako prestatu den web orri batean. Parte hartzaileei koordenatu geografikoen bitartez adierazten zaie non dagoen, GPSaren laguntzarekin ezkutalekura hel daitezen.

Ezkutalekuak leku estrategikoak izaten dira, hau da, kultura aldetik edo natura aldetik esanahi berezia duten lekuak, parte hartzaileei zer irakatsi badutenak. Edukiontzia ezkutatzeko lekuak asko izan daitezke, probintzia bateko leku kutun eta turistiko adina.

Edukiontzian hainbat objektu egoten dira: batzuk trukatu ahal dira eta beste batzuk ezin dira ezkutalekutik kendu. Arau orokor gisa, libreta eta boligrafoa egon behar dira, aurkitzen duenak bertan egon dela jasota utz dezan. Ezkutatutako objektua trukatzeko aukera dago, hau da, zerbait hartu, trukean zerbait utzita, baina beti horren berri eman behar da libretan. Ondoren, bisita hori web orrian erregistratu behar da.

Jarduera hau familian egin ahal da, umeekin, mendian edo hirian, terrenoaren edo objektuaren beraren zailtasunaren arabera. Tarte baterako abentura izan daiteke, edo egun oso baterako.

Zer behar da?

Geocaching web gune ofizialean kontua erregistratzea, GPSa eta primeran pasatzeko, lekuak ezagutzeko eta lagunak egiteko gogoa izatea.

Ekitaldiaren deskribapena

Vitoria-Gasteiz Europako Hiriburu Berde 2012 izendatu dute aldaketa klimatikoaren kontrako borrokagatik, hondakinen kudeaketagatik, hirigintza iraunkorragatik… baina batez ere gasteiztar guztiengatik, horiei esker baita Gasteiz hiri berde handi bat.

Honakoak egongo dira: jolasak, lehiaketak, erakusketak, argazkiak, tailerrak eta hirian zehar “multi” handi bat, sariak, ezusteak, bazkaria, afaria eta batez ere Geocachinga, Geocaching asko.

Helburua da hiria ezagutzera ematea, aurten prestatu diren jarduera guztiez gozatzea eta zuokin guztiokin zaletasun hau konpartitzea.

ESTEKA INTERESGARRIAK
Azken eguneratzea: 01/10/2012