Segurtasun Saila

Jardunaldia Autobabes Planei Buruzkoa

Autobabes planak egoitzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da.

Ekitaldi-deskribapena

277/2010 Dekretuak, Autobabeserako Euskal Araua ezartzen duenak, arautzen du zer autobabes-betebehar eskatu ahal zaizkien zenbait jarduerari, zentrori edo establezimenduri, larrialdi-egoerei aurre egiteko.

Dekretu hori Euskadin da aplikatzekoa, eta Autobabeserako Oinarrizko Arauak (393/2007 Errege Dekretuak) aintzat hartzen ez dituen enpresa-jardueretara eta zentroetara hedatzen ditu autobabes-betebeharrak. Gainera, hauek ere hartzen ditu barne:

  • Merkataritza- edo administrazio-eraikinak, 28 metroko edo gehiagoko ebakuazio-altuerakoak edo 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
  • Aisia-jardueretarako eraikin itxiak, 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
  • Hezkuntza-establezimenduak, 50 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
  • Egoitza-establezimendu publikoak.
  • Ospitaleratzea edo tratamendu intentsiboak edo kirurgikoak ematen dituzten osasun-establezimenduak.
  • Etab.

Hona hemen jardunaldiaren egitaraua:

  • 9:30etan. Irekiera eta jardunaldiaren aurkezpena. Manuel Guerrero, Adegiko Prebentzioko eta Lan Osasuneko arduraduna.
  • 9:40etan. EAEko Autobabeserako 277/2010 Dekretuak enpresentzat dituen irismena eta betebeharrak. Pedro Anitua, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaria.
  • 10:30etan. Enpresa baten benetako ezarketaren esperientzia. Mario Barbarin, Administrazio eta Pertsonen zuzendaria, KROSAKI AMR REFRACTARIOS, S.A.U
  • 11:00etan. 277/2010 Dekretuaren oinarrizko alderdiak ikuspuntu praktikotik: prestakuntzen eta simulakroen garrantzia. Ana Irastorza, Sueskola Fundazioko prestatzaile seniorra.

Jardunaldiaren txostenak esteka honetan dituzu.

Informazioa gehitzeko www.adegi.es

Informazio zehatza
Antolatzailea:
ADEGI
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
9:30etik 11:00etara
ADEGI
Mikeletegi52
20009  ·  Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-ematea