Ingurune Digital Segurua
Konektatuta bizi gara, baina beti ez gaude lagunduta

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak familiei eta haur eta nerabeekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako kanpaina hori abiarazi du, ingurune digital seguruagoa eta osasungarriagoa sustatzeko.
Gailu mugikorren eta pantailen erabilera eguneroko bizitzan gero eta zabalduago dagoen testuinguru honetan, teknologia horien erabilera desegokiak edo gehiegizkoak dituen arriskuen inguruan sentsibilizatu nahi dugu. Era berean, gailu horien erabilera adinik txikienetan atzeratzeak eta erabilera horretan laguntzeak, hezteak eta muga egokiak ezartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.
Izan ere, haurrak eta nerabeak babesteko sarerik onena ez da teknologikoa: zeu zara. Zure presentzia, zure eredua eta zure laguntza funtsezkoak dira ingurune digitalarekiko lotura orekatua eta positiboa sustatzeko: sarerik onena zeu zara.
Ingurune digital segurua eraikitzeko familia-gidaliburua
Gida honetan, familiek haur eta nerabeentzako ingurune digital seguru bat sortzeko jarraibideak aurki ditzakezu.
Gailuen gehiegizko erabilerak dituen arrisku fisiko, mental eta sozialei buruz ohartarazten du. Gainera, adinaren araberako gomendioak proposatzen dira, hala nola pantaila-denbora mugatzea, edukia gainbegiratzea eta pantailarik gabeko jarduerak sustatzea. Nabarmendu du gurasoen kontrolik onena helduen inplikazio aktiboa eta kontzientea dela.
Haur eta nerabeek mugikorrei eta pantailei ematen dieten erabilera desegokiaren arriskuen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko diseinatutako baliabideen multzoa. Posterrak, bideoak, sare sozialetarako edukiak eta familiekin eta profesionalekin prestakuntza-saioak egiteko materialak biltzen ditu. Material guztiak ikastetxeetan, espazio komunitarioetan eta hezkuntza- eta osasun-inguruneetan erabiltzeko pentsatuta daude.
1. Kartelak eta euskarri fisikoak
Azalpen-kartelak eta teaser-ak
- Azalpen-kartela A2n (castellano-euskera) (PDF, 9 MB)
- Kartel digitala A3n (PDF, 9 MB)
- Kartela inprimatzeko A3n (PDF, 535 KB)
Kanpoaldeetarako sustapen-olanak
- Olana bertikala 240x340 cm (PDF, 10 MB)
- Olana ertaina 280x500 cm (PDF, 10 MB)
- Olana handia 300x500 cm (PDF, 10 MB)
Baliabide digitaletarako display formatuak
- Orri-lapurra: 300x250 (GIF, 66 KB) y 300x600 (GIF, 126 KB)
- Megabanner horizontalak: 300x50 (GIF, 9 KB) , 320x50 (GIF, 10 KB) , 728x90 (GIF, 38 KB) , 970x250 (GIF, 108 KB)
- Skyscraper bertikala: 120x600 (GIF, 53 KB) y 160x600 (GIF, 69 KB)
2. Irrati-iragarkiak
Emititzeko audio instituzional laburrak
3. Sare sozialetarako edukiak
Sare sozialetan hedatzeko irudi optimizatuak
Estatuko zein nazioarteko erreferentziazko entitateek gailu digitalen txikitako erabilera egokiaren inguruan emandako gomendioen berrikuspen eguneratua biltzen du dokumentu honek.
Eduki hori Osasun Eskolaren parte da. Haurrentzat eta nerabeentzat ingurune digital segurua sustatzeko ideiak eskaintzen ditu
Azken aldaketako data: