Osasun Saila

Drogak eta adikzioak direla-eta

Sailka ditzagun nerbio-sisteman duten eraginaren arabera:

  • Nerbio-sistema zentralaren estimulatzaileak

    Droga hauek monoaminen jarduna (dopaminarena, adibidez), eta funtzionamendu psikikoa eta organikoa bizkortu egiten dute. Bihotzaren frekuentzia, arteria-presioa eta arnasketa bizkortu, libidoa ugaritu eta gosea apaldu egiten dute. Halako droga gogorrenak (legezkoak edo legez kanpokoak): kokaina, anfetamina, speeda, efedrina eta, urrunago jada, kafeina eta tabakoa.

  • Nerbio-sistema zentralaren depresoreak

    Substantziok, funtzio psikikoen eta fisikoen intentsitatea apalduz, erlaxazioa sortzen dute. Hauexek arruntenak (legezkoak eta legez kanpokoak): alkohola, opiazeoak (heroina, morfina, metadona), GHB eta farmako hipnosedatzaileak.

  • Pertzepzioa aldatzen duten drogak

    Kanpoko munduari antzemateko modua aldatzen dute: azidoa (LSDa), onddoak, ketamina, inhalatzaileak, kannabisa.

  • Ondorio konbinatuak dituzten drogak

    Estimulatzaileak dira, baina pertzepzioa ere aldatzen dute.