Osasun Saila

Edari alkoholdunen, tabako-produktuen eta nikotina aska dezaketen gailuen seinaleztapenari buruzko dekretua

Araudia

187/2019 DEKRETUA

Kartelak non kokatu

187/2019 DEKRETUA, 2019ko azaroaren 26koa, edari alkoholdunen, tabako produktuen eta nikotina aska dezaketen gailuen seinaleztapenari buruzkoa

3. artikulua – Kartelak non kokatu.

  • 1. Kartelak ikusteko lekuren batean jarri behar dira, bai tabako produktuak eta nikotina aska dezaketen gailuak kontsumitzeko prestatutako establezimendu, zentro, areto, leku edo eremuen sarreretan, bai barruan, ordaintzeko lekuen inguruetan.
  • 2. Hotelek eta antzeko establezimenduek kartel iraunkorren bidez seinaleztatu beharko dituzte erretzaileentzako logelak zein diren. Kartelak sarrerako atearen kanpoaldean eta logelen barrualdean, ondo ikusteko lekuren batean jarri behar dira.

Kartel ereduak

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

27.artikulua– Edari alkoholdunak sustatzea..

  • 1.– Azoketan, erakusketetan edo antzeko jardueretan 20 gradu baino gehiagoko edari alkoholdunak sustatzen badira, gainerako guneetatik bereizitako tokietan egin beharko da eta debekatuko dago helduekin ez doazen adingabeak sartzea. Sarreran, debeku hori jasotzen duen kartela jarriko da.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

31.artikulua.– Edari alkoholdunen banaketa eta salmenta.

    • 3.– Debekatuta egongo da edari alkoholdunak saltzea eta banatzea toki hauetan:
      • a) Egiten dituzten jarduerengatik eta eskaintzen dituzten zerbitzuengatik batez ere 18 urtez beherakoentzat diren lokal eta zentroetan.
      • b) 18 urtera arteko ikasleentzako ikastetxeetan.
      • c) Kirol-lehiaketak egiten diren instalazioetan eta zentro sanitario, soziosanitario eta zerbitzu sozialetakoetan.
      • d) Kalean, salbu eta udalek baimendutako terrazetan, mahai hankabakarretan edota ekintza eta jardueretan.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

31.artikulua.– Edari alkoholdunen banaketa eta salmenta.

    • Ondorengo lekuetan ezin izango da 20 gradu baino gehiagoko edari alkoholdunik saldu, ez eta banatu ere, hartarako baimen zehatza duten lekuetan izan ezik, toki hauetan:
      • a) 18 urte baino gehiagoko ikasleentzako irakaskuntza-zentroetan.
      • b) Administrazio publikoen egoitzetan.
      • c) Autobide eta autopistetako zerbitzuguneetan.
      • d) Jolasguneetan (parke tematikoetan, esaterako) edota aisialdirako edo dibulgaziorako guneetan.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

31.artikulua.– Edari alkoholdunen banaketa eta salmenta.

  • 5.– Edari alkoholdunak bertan kontsumitzera zuzenduta ez dauden establezimendu komertzia¬letan ezingo da edari alkoholdunik saldu edo banatu 22:00etatik 07:00ak bitartean, haien ordutegia edozein izanda ere.
    • Establezimendu horiek neurri bereziak hartu beharko dituzte adingabeei (18 urtetik behera¬koei) alkohola ez saltzeko. Autozerbitzu-establezimenduetan edari alkoholdunak toki jakin batean jarriko dira eta toki jakin batean jarriko dira, eta gutxienez 1,50 metroko altueratik gora egongo dira kokatuta, erakusleihoaren azaleraren murrizketa batekin, % 20tik gorakoa izango ez dena. Auto¬zerbitzuak barra baten atzean eduki ditzake edariak, salmenta pertsona batek kontrolatzen badu, edo beira-arasa giltzadun batean.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

31.artikulua.– Edari alkoholdunen banaketa eta salmenta.

  • 1.– Debekatuta egongo da honako pertsona hauei edari alkoholdunak saltzea edo banatzea:
    • a) Adingabeei.
    • b) Lege honen 33.2 artilukuan aipatzen diren profesionalei.

33.artikulua.– Edari alkoholdunen kontsumoa.

  • 1.– Debekatuta egongo da 18 urtez azpiko pertsonek edari alkoholdunak kontsumitzea.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

32. artikulua.– Edari alkoholdunak zerbitzatzen diren establezimenduetan sartzea eta egotea.

  • 1.–Debekatuta egongo da 16 urte baino gutxiagokoak edari alkoholdunak zerbitzatzen dituzten establezimendu publiko itxietan sartzea eta egotea, hala nola tabernetan, dantzalekuetan, diskoteketan, ikuskizunetan, jolas-areto publikoetan eta, oro har, edari alkoholdunak saldu edo kontsumitzen diren leku edo establezimendu guztietan, baldin eta guraso, tutore edo arduradunekin ez badaude.
  • 2.– Aurreko paragrafoan aipatutako lekuetan, toki agerian, seinalea jarri beharko da debeku horren berri emateko.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

38. artikulua.– Tabakoa banatu eta saltzea.

  • 1. –Tabako-produktuen txikizkako salmenta eta banaketa tabako- eta tinbre-saltokien sarean edo tabako-makinen bitartez baino ezin izango dira egin. Tabako-produktuak makinen bidez saldu edo banatzeko, dagozkien administrazio-baimenak dituzten establezimenduetan kokatu beharko dira tabako-makinak.
  • 3.– Debekatuta egongo da tabakoa eta tabako-produktu eta -gaiak 18 urtetik beherako pertsonei saltzea edo banatzea. Era berean, debekatuta egongo da 18 urtetik beherakoei tabako-imitazioak saltzea edo banatzea, horrek tabakoa edo tabako-produktu eta -gaiak erabiltzera bultza baditzake.
  • 4.– Tabako-produktuen salmenta eta banaketa baimenduta dituzten establezimenduetan, baimen hori adierazten duten kartelak jarriko dira, ikusteko eta irakurtzeko moduan. Kartel horiek, gainera, informatu beharko dute debekatuta dagoela 18 urtetik beherakoei tabakoa saltzea, eta tabakoaren erabilerak osasunari eragiten dizkion kalteez ohartarazi beharko dute. Establezimendu horietan erosle guztiei eskatuko zaie adindun direla egiazta dezatela balio ofizialeko agiri baten bidez, halakoak direla begi-bistakoa denean izan ezik.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

39. artikulua.– Tabako produktuak tabako-makina bidez saldu eta banatzeko mugak.

Tabako-produktuak tabako-makinen bidez saltzeko edo banatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • 1.– Erabilera: debekatuta egongo da 18 urtetik beherakoek tabako-makinak erabiltzea.
  • 2.– Kokapena: tabakoa saltzeko makinak soilik jarri ahal izango dira kalean dauden prentsa-kioskoen barruan, kalera irispide zuzena duten prentsa-salmentarako lokal espezifikoetan eta Merkataritza Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5.4 artikuluan aurreikusitako komenentziazko dendetan, baldin eta zerbitzuguneetan badaude edo baldintza hori betetzendutela egiaztatzen duen agiria aurkezten badute –merkataritzaren alorrean eskumena duen agintaritzak emandako egiaztagiria behar du izan–, edo honako beste leku hauetan:
    • a) Hoteletan eta antzeko establezimenduetan.
    • b) Tabernetan, jatetxeetan eta sukaldaritzako gainerako establezimendu itxietan.
    • c) Dantzalekuetan eta joko-establezimenduetan.
  • 6.– Osasun-ohartarazpena: makinen aurrealdean, argi eta ikusteko moduan, ohar bat agertuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, tabakoaren erabilerak osasunean eragiten dituen kalteez ohartarazteko, adingabeei dagokienez bereziki.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

46. artikulua.– Banaketa eta salmenta.

Nikotina aska dezaketen gailuen salmenta eta banaketa behar bezalako segurtasun- eta etiketatze-neurriekin egingo da, eta honako muga hauek errespetatu beharko dira:

  • 1.– Debekatuta egongo da nikotina aska dezaketen gailuak 18 urtetik beherakoei saltzea edo banatzea.
  • 2.– Produktu horiek merkaturatzen diren tokietan, horri buruzko kartelak jarriko dira, ikusteko moduan. Kartel horiek, gainera, informatu beharko dute debekatuta dagoela 18 urtetik beherakoei saltzea, nikotina dutela eta kaltegarriak izan daitezkeela osasunerako.

  • 4.– Nikotina aska dezaketen gailuen makina bidezko salmenta eta banaketari tabako produktuentzat 39. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko zaio. Makinen aurrealdean, argi eta ikusteko moduan, ohar bat jarri beharko da, produktu horien erabilerak osasunean eragiten dituen kalteez ohartarazteko, adingabeei dagokienez bereziki.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

40. artikulua– Tabakoa kontsumitzea.

  • 1.– Debekatuta egongo da erretzea erabilera publikoko gune itxi eta erdi-itxi guztietan eta herritarrentzat zabalik dauden edo erabilera kolektibokoak diren lekuetan, titulartasuna publikoa zein pribatua izan. Nolanahi ere, titulartasun pribatua duten erabilera publikoko gune itxi eta erdi-itxietan espresuki baimendu ahal izango da erretzea, bazkide gehienen erabakiaren bidez, entitate titularraren jarduera arautzen duten estatutu-arauetan jasota. Entitate horrek irabazi-asmorik gabekoa izan beharko du, eta berorren helburu sozial edo jardueraren barruan ez da egongo edozein ondasun edo produktu kontsumigarri merkaturatzea edo salerostea.
    Lege honen ondorioetarako, gune erdi-itxitzat jotzen dira lokal itxi baten kanpoaldean kokatutako eremu guztiak, baldin eta haien teilatuek edo hormek azaleraren % 50 baino gehiago estaltzen badute eta eremuak etengabe aireztatuak ez badaude, kea era naturalean ezabatzen dela bermatzen duen kanpoko airearen bidez.
  • 2.– Honen ondoren aipatzen diren lekuetan, debekatuta egongo da erretzea:
    • a) Lantoki publikoetan eta pribatuetan, aire zabaleko guneetan izan ezik.
    • b) Administrazio publikoen eta zuzenbide publikoko erakundeen zentroetan eta bulegoetan, aire zabaleko guneetan izan ezik.
    • c) Osasun-etxe, -zerbitzu eta -establezimenduetan, baita erantsitako eremu itxi, erdi-itxi eta aire zabalekoetan ere.
    • d) Ikastetxeetan eta prestakuntza-etxeetan, baita erantsitako eremu itxi, erdi-itxi eta aire zabalekoetan ere. Unibertsitate-zentroetan eta bereziki helduen prestakuntzara bideratutakoetan, zentroaren zuzendaritzari baimena ematen zaio erretzeko eremuak jartzeko, gune itxi eta erdi-itxietatik kanpo.
    • e) Kirol-instalazioetan, baita erantsitako eremu itxi, erdi-itxi eta aire zabalekoetan ere. Aire zabaleko gune horietan ostalaritzako espazioen ondoko gelak jarri ahal izango dira, behar bezala mugatu eta seinalatuko direnak.
    • f) Ikuskizun publikoak egiteko erabiltzen diren lekuetan, baita aire zabalean daudenean ere, baldin eta adingabeentzako jarduerak badira.
    • g) Haur-parkeetan eta haurrentzako jolas-toki edo -eremuetan, berariaz adingabeen jolaserako eta olgetarako ekipamendua edo egokitzapenak dituztenean eta behar bezala mugarrituta daudenean; baita aire zabalean ere.
    • h) Jendea zuzenean artatzeko eremuetan.
    • i) Merkataritza-guneetan, azalera handiak eta galeriak barne, aire zabaleko guneetan izan ezik.
    • j) Hoteletan eta antzeko establezimenduetan, aire zabaleko guneetan izan ezik. Hala ere, gelen % 30eraino gorde ahal izango da erretzaileentzat. Erretzaileentzako gelek finkoak izan beharko dute eta ondorengo eskakizunak bete beharko dituzte:
      • j.1.– Gainerako geletatik bereizita dauden tokietan egotea, eta aireztapena independentea edo kea ezabatzeko bestelako gailurik izatea.
      • j.2.– Kartel iraunkorren bidez adierazita egotea sarrerako atearen kanpoaldean eta gelaren barruan.
      • j.3.– Bezeroa aurretiaz jakinaren gainean egotea emango zaion gela motaren inguruan.
      • j.4.– Langileek gela barrura sartzerik ez izatea bezeroren bat han dagoen bitartean, larrialdi-kasuetan izan ezik.
    • k) Tabernetan, jatetxeetan eta sukaldaritzako gainerako establezimendu itxi edo erdi-itxietan.
    • l) Aisia- edo olgeta-etxeetan, aire zabaleko guneetan izan ezik.
    • m) Gizarte-laguntzako zentro, ostatu eta bestelako establezimenduetan, aire zabaleko guneetan izan ezik.
    • n) Kultura-etxeetan, irakurgeletan, erakusketa-aretoetan, hitzaldi-aretoetan, liburutegietan eta museoetan.
    • o) Antzokietan, zinema-aretoetan eta gune itxi edo erdi-itxietan egiten diren beste ikuskizun publikoetan.
    • p) Dantzalekuetan eta jokorako edo, oro har, erabilera publikoko establezimenduetan, aire zabaleko guneetan izan ezik.
    • q) Jakiak edo edariak egiteko, eraldatzeko, prestatzeko, dastatzeko edo saltzeko tokietan edo establezimenduetan.
    • r) Igogailuetan eta jasogailuetan.
    • s) Telefono-kabinetan, leku itxietako kutxazain automatikoetan eta erabilera publikoko beste leku txiki itxietan. Erabilera publikoko leku txiki itxitzat jotzen da bost metro karratutik gorako hedadurarik ez duena.
    • t) Autobus-geltokietan, erabat aire zabalean dauden guneetan izan ezik, hiri-barruko eta hirien arteko garraio kolektiborako ibilgailuetan edo garraiobideetan, enpresako garraio-ibilgailuetan, taxietan, anbulantzietan, funikularretan eta teleferikoetan.
    • u) Hiri azpiko garraioko gune guztietan (bagoi, nasa, korridore, eskailera, geltoki eta abar), erabat aire zabalean daudenetan izan ezik.
    • v) Geltokietan, portuetan eta trenbide- zein itsas garraiobideetan, aire zabaleko guneetan izan ezik.
    • w) Aireportuetan, aire zabaleko guneetan izan ezik.
    • x) Zerbitzuguneetan eta antzekoetan.
    • y) Beste edozein lekutan, baldin eta erretzea debekatzen bada lege honek edo beste edozein arauk aginduta edo titularraren erabakiz.
  • 3.– Erretzea legez debekatuta dagoen zentro edo guneen sarreretan kartelak jarri beharko dira tabakoa kontsumitzea debekatuta dagoela adierazteko, argi ikusteko eta irakurtzeko moduan.

47. artikulua– Kontsumoa.

Nikotina aska dezaketen gailuen kontsumoari tabako kontsumoarentzat 40. artikuluan aurreikusitako xedapenak aplikatuko zaizkio, eta produktu horiek erabiltzea debekatuta dagoen zentro edo guneen sarreran, eta ikusteko eta irakurtzeko moduan, kartelak jarri beharko dira horiek kon¬tsumitzea debekatuta dagoela adierazteko eta, halakorik badago, kontsumitzea baimenduta duten tokiak zein diren adierazteko.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

40. artikulua– Tabakoa kontsumitzea.

  • 2.– Honen ondoren aipatzen diren lekuetan, debekatuta egongo da erretzea:
    • j) Hoteletan eta antzeko establezimenduetan, aire zabaleko guneetan izan ezik. Hala ere, gelen % 30eraino gorde ahal izango da erretzaileentzat. Erretzaileentzako gelek finkoak izan beharko dute eta ondorengo eskakizunak bete beharko dituzte:
    • j.1.– Gainerako geletatik bereizita dauden tokietan egotea, eta aireztapena independentea edo kea ezabatzeko bestelako gailurik izatea.
    • j.2.– Kartel iraunkorren bidez adierazita egotea sarrerako atearen kanpoaldean eta gelaren barruan.
    • j.3.– Bezeroa aurretiaz jakinaren gainean egotea emango zaion gela motaren inguruan.
    • j.4.– Langileek gela barrura sartzerik ez izatea bezeroren bat han dagoen bitartean, larrialdi-kasuetan izan ezik.

47. Artikulua– Kontsumoa.

Nikotina aska dezaketen gailuen kontsumoari tabako kontsumoarentzat 40. artikuluan aurreikusitako xedapenak aplikatuko zaizkio, eta produktu horiek erabiltzea debekatuta dagoen zentro edo guneen sarreran, eta ikusteko eta irakurtzeko moduan, kartelak jarri beharko dira horiek kon¬tsumitzea debekatuta dagoela adierazteko eta, halakorik badago, kontsumitzea baimenduta duten tokiak zein diren adierazteko.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

41. artikulua.– Tabakoa kontsumitzeko debekuen salbuespenak.

  • 1.– Oro har, debekatuta egongo da establezimendu itxietan erretzea. Salbuespen gisa, erretzeko eremuak egokitu ahalko dira askatasuna kenduta dauden pertsonentzat, adinekoentzat, desgaitasunen bat duten pertsonentzat, gaixotasun mentala dutenentzat, toxikomanoentzat edo bestelako osasun-kontuengatik toki itxietan dauden pertsonentzat, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:
    • a) Erretzeko guneek zentroko beste guneetatik fisikoki bereizita egon beharko dute. Orobat, konpartimentu gisa eratuta egongo dira, eta ez dira erretzaile ez direnentzat ezinbesteko igarobide izango.
    • b) Aireztatzeko sistema egokia izango dute, tabakoaren kea ezabatzea bermatuko duena.
    • c) Erretzeko egokitutako eremua ez da inola ere establezimenduaren azaleraren % 10 baino handiagoa izango.
    • d) Erretzeko egokitutako tokietan, gaixoek, egoiliarrek edo askatasuna kenduta dauden pertsonek bakarrik erre ahal izango dute, eta ezin izango dira adingabeak egon.
    • e) Ikusteko moduan seinaleztatuta egon beharko dute gune horiek.

47. artikulua– Kontsumoa.

Nikotina aska dezaketen gailuen kontsumoari tabako kontsumoarentzat 40. artikuluan aurreikusitako xedapenak aplikatuko zaizkio, eta produktu horiek erabiltzea debekatuta dagoen zentro edo guneen sarreran, eta ikusteko eta irakurtzeko moduan, kartelak jarri beharko dira horiek kon¬tsumitzea debekatuta dagoela adierazteko eta, halakorik badago, kontsumitzea baimenduta duten tokiak zein diren adierazteko.

1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa:

38. artikulua.– Tabakoa banatu eta saltzea.

  • 1. –Tabako-produktuen txikizkako salmenta eta banaketa tabako- eta tinbre-saltokien sarean edo tabako-makinen bitartez baino ezin izango dira egin. Tabako-produktuak makinen bidez saldu edo banatzeko, dagozkien administrazio-baimenak dituzten establezimenduetan kokatu beharko dira tabako-makinak.
  • 3.– Debekatuta egongo da tabakoa eta tabako-produktu eta -gaiak 18 urtetik beherako pertsonei saltzea edo banatzea. Era berean, debekatuta egongo da 18 urtetik beherakoei tabako-imitazioak saltzea edo banatzea, horrek tabakoa edo tabako-produktu eta -gaiak erabiltzera bultza baditzake.
  • 4.– Tabako-produktuen salmenta eta banaketa baimenduta dituzten establezimenduetan, baimen hori adierazten duten kartelak jarriko dira, ikusteko eta irakurtzeko moduan. Kartel horiek, gainera, informatu beharko dute debekatuta dagoela 18 urtetik beherakoei tabakoa saltzea, eta tabakoaren erabilerak osasunari eragiten dizkion kalteez ohartarazi beharko dute. Establezimendu horietan erosle guztiei eskatuko zaie adindun direla egiazta dezatela balio ofizialeko agiri baten bidez, halakoak direla begi-bistakoa denean izan ezik.

46. artikulua.– Banaketa eta salmenta.

Nikotina aska dezaketen gailuen salmenta eta banaketa behar bezalako segurtasun- eta etiketatze-neurriekin egingo da, eta honako muga hauek errespetatu beharko dira:

  • 1.– Debekatuta egongo da nikotina aska dezaketen gailuak 18 urtetik beherakoei saltzea edo banatzea.
  • 2.– Produktu horiek merkaturatzen diren tokietan, horri buruzko kartelak jarriko dira, ikusteko moduan. Kartel horiek, gainera, informatu beharko dute debekatuta dagoela 18 urtetik beherakoei saltzea, nikotina dutela eta kaltegarriak izan daitezkeela osasunerako.

187/2019 DEKRETUA, 2019ko azaroaren 26koa, edari alkoholdunen, tabako produktuen eta nikotina aska dezaketen gailuen seinaleztapenari buruzkoa:

2.artikulua.- Kartelen ezaugarri teknikoak.

  • 2. Ostalaritza establezimenduetan, dekretu honetan xedatutakoaren arabera, kartel bat baino gehiago jarri behar bada, 14. eredua erabil daiteke. Testuak hau esan behar du: “DEBEKATUTA/16 urtez azpikoak sartzea eta bertan egotea, guraso edo arduradun batek lagunduta ez bada/Adingabeei edari alkoholdunak saltzea edo ematea/Adingabeek edari alkoholdunak kontsumitzea/Adingabeei tabako?produktuak eta nikotina aska dezaketen gailuak saltzea edo ematea/Tabako produktuak eta nikotina aska dezaketen gailuak kontsumitzea/Produktu horiek kontsumitzea kaltegarria da osasunarentzat, kaltegarria da zuretzat eta ingurukoentzat eta, batez ere, adingabeentzat.”

Azken aldaketako data: