Osasun Saila

Kokaina

Kokaina-klorihidratoa kristal-konposatu organikoa da, zuria eta garratza. Koka-hostoaren alkaloide nagusia da. Hauts eginda aurkezten da, normalean kristalizaturik. Kalean kontsumitzen dena aizundurik, adulteratuta, egon ohi da. Estimulatzaile bizkor eta iraupen laburrekoa da, oso mendekotasun psikiko handia sortzen duena; fisikoa txikiagoa.

Kontsumitzeko erak

  • Sudurretik edo esnifaturik:“lerroka edo arraiaka”. Eragina minutu batzuetara dator eta 40 bat minutuz irauten du.
  • Erreta:eragina bizkorragoa eta biziagoa da baina gutxiago irauten du (drogaren zati handi bat deuseztatu egiten da tenperatu altua dela-eta).
  • Ahotik:sudurretik sartuta baino beranduago dator eragina.
  • Injektaturik

Ondorioak:

  • Fisikoak:Begi-niniak dilatatu, odoleko presioa handitu, bihotzeko eta arnasetako erritmoa handitu, hotzaren irudipena apaldu, giharrak lasaitu, gosea galdu ez eta anestesia lokalizatua.
  • Psikikoak:euforia, ederki gauden irudipen sendoa, lotsa galtzea, autokonfiantza gehiegizkoa, energia (bizi-bizi ibiltzeko gogoa: hitz egin, barre egin, dantzan egin). Joan dira estresa eta antsietatea, eta kontsumitzaileak indar betean ikusten du bere burua.
  • Behea jotzea, edo bajoia: gutxi gorabehera ordu erdira agertzen da: lo egin ezina, nekea, tristura, gose handia, sexu-ezintasuna, umore depresiboa, erraz-haserrea, bortizkeria.
  • Denbora luzean kontsumituz geroondorioak beste batzuk izan daitezke: min abdominala, arnasketa irregularra, takikardia, hiperaktibitatea, egonezina, bihotza gelditzea, antsietatea, larritasuna eta depresioa. Gerta daiteke, baita ere, aluzinazioak, paranoiak izatea, bortizkeria, pisua galtzea, inpotentzia eta insomnio kronikoa. Nerbio-sistema zentrala hondatu, eta sexu-funtzionamendua urritu.
  • Abstinentzia-sindromea: apatia, nekea, krisi afektiboak, depresioa (hainbat astez batzuetan), antsietatea.
  • Intoxikazioa:aldartearen gorabeherak eta eldarnioak eragin ditzake.

Koka-hostoaren beste eratorkin batzuk:

  • Oinarrizko orea (kokaina-sulfatoa) edo basuka:bitarteko substantzia bat, gainerako eratorkinak egiteko erabiltzen dena. Erre egiten da, baina adulteratzaile eta zabor asko izaten duenez arriskutsua da.
  • Cracka: (Kokaina-klorhidratoa +sodio-bikarbonatoa + amoniakoa + ura + berotasuna neurrian). Crack-bolatxoak aluminio-paper gainean berotu, eta sortzen den lurrina arnastu; horixe da kontsumitzeko modurik arruntena. Erre ere egiten da tabakoarekin nahastuta (eragina bizkorragoa da) edo ur-pipetan. Eragina kokainarenaren antzekoa da, baina gutxiago irauten du. Kontsumitzen hasi eta denbora gutxira mendekotasun eta tolerantzia handiak sortzen ditu.
  • Oinarri askea (kokaina-klorhidratoa + eterra + berotasun handia). Kimikoki crackaren berdina.