Osasun Saila

5/2020 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortu eta zehazten dituena

Araudia

Xedea

Euskadiko adikzioen arloko jardunbide egokien aintzatespenak eta aipamenak,  eta Euskadiko adikzioen esparruko ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortu eta arautzen ditu..

Aintzatespenak eta aipamenak ohorezko izaera izango dute; ez da dirurik emango, eta ez dute pizgarri zein onura ekonomikorik eragingo.

 1 - Jardunbide egokiak

Helburutzat dute adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren arloetako jardunbide egokiak, ekimenak eta era­kunde berritzaileak sustatu eta suspertzea.

Adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketa­ren arloetan jardunbide egokiak eta ekimen berritzaileak garatu edo sustatzen dituzten EAEko pertsona fisiko zein juridikoek, erakunde publiko zein pribatuek nahiz administrazio eta instituzio publikoek jaso ahalko dituzte aintzatespenak. Proiektua edo praktika Euskal Autonomia Erkide­goan gauzatu behar da.

Deialdia bi urtean behin egingo da, Eusko Jaurlaritzari adikzioen arloan laguntzeko eta asistentzia emateko organoaren titularrak ematen duen ebazpenaren bidez.

Deialdi bakoitzean aintzatespen bat eman ahalko da eta hiru aipamen.

2 - Ibilbide profesionala

Helburutzat dute, Euskal Autonomia Erkidegoan, adikzioen eremuan, prebentzioaren, asistentziaren, gizartera­tzearen, prestakuntzaren edo ikerketaren arloetan egin den lan etengabea eta erreferentziala nabarmendu eta ezagutzera ematea.

Adikzioen eremuan, prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren arloetan egin duten lanarengatik nabarmendu diren edo nabarmentzen diren eta ibilbide kontsolidatua eta luzea duten EAEko pertsona fisiko zein juridikoek, erakunde publiko zein pribatuek nahiz administrazio eta instituzio publikoek, baldin eta ibilbide hori Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu badute.

Deialdia lau urtean behin egingo da, Eusko Jaurlaritzari adikzioen arloan laguntzeko eta asistentzia emateko organoaren titularrak ematen duen ebazpenaren bidez.

Deialdi bakoitzean aintzatespen bat eman ahalko da.

Azken aldaketako data: