Osasun Saila

Anfetamina (speeda)

Anfetamina-mota bat baino gehiago dago, baina ondo pasatzeko usuen hartzen dena anfetamina-sulfatoa (Centramina) edo Speeda da. Indar handiko estimulatzailea, feniletilaminen familiakoa. Gehienetan hauts zuria eta usainik gabea izango da, baina batzuetan gorrizta eta arrosara ere izan daiteke eta oso usain kimiko handia izaten du, sintetizatzeko erabiltzen diren disolbatzaileen eraginez. Beste batzuetan, baina gutxiagotan, ore marroi moduko bat izaten da, ahotik hartzekoa. Gehien-gehienetan, kalean dabilen speeda oso aizundurik egoten da beste gai batzuekin nahastuta, estimulatzaileekin (kafeina batez ere), analgesikoekin (parazetamola) eta eszipienteekin (manitola eta laktosa batez ere).

Osasun Ministerioaren Drogei buruzko Plan Nazionalaren argitalpen honetan (PDF, 184 KB) (abre en nueva ventana)metanfetaminari buruzko informazioa aurki dezakezu (nola kontsumitzen den, epe laburreko eta luzeko ondorioak, kontsumoarekin lotutako arazoak eta tratamendu eraginkorrenak).

Kontsumitzeko erak:

  • Ahotik:gutxi gorabehera ordu erdira datoz eraginak.
  • Xurgatuta/arnastuta:Ia-ia hartzeaz batera sumatzen dira ondorioak.
  • Injektatuta: Oso arriskutsua da, gaindosia hartzeko edo adulteratzaileekin kutsatzeko arriskuagatik.
  • Erreta.

Ondorioak:

  • Fisikoak:Bihotzaren erritmoa, arterien presioa, gorputzeko tenperatura eta jarduera fisikoa areagotzea; nekea, logura eta gosea apaltzea; eta matraila mugitu beharra eta hortzen dardara.
  • Psikikoak:: Hasiera batean euforia, energia handiagoa eta aktibitate psikomotorra ere handiagoa, mugimendu errepikakorrak, zauritu ezinak garen irudipena. Ondorio horiek joaten direnean, pattalaldia dator: neke fisikoa eta psikologikoa, ahoa lehor, buruko mina, izerdia, insomnioa, umore depresiboa.
  • Denbora luzean kontsumitzen bada, ondorio hauek ager daitezke: antsietatea, haserre erraza, beldurra, psikosi anfetaminikoa, eldarnioak, muturreko anorexia, arnasetako arazoak, buruko isuriak, arritmiak.
  • Abstinentzia-sindromea: denbora luzean kontsumituz gero, depresioa eragiten du sarri. Hainbat astez iraun dezake.

Azken aldaketako data: