Osasun Saila

Euskadiko Adikzioen VIII. Plana

Drogamendekotasunaren arloan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baditu hiru ardura hemen aipatu beharrekoak: jarduera batzuk bultzatzea, haien bidez prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, ikerketa eta prestakuntza garatzeko eta sustatzeko; gai honi buruzko euskal politika osoa definitzea; eta arlo honetan egin beharrekoa sail eta erakunde guztien artean bultzatzea, tartean diren beste sektore guztien lankidetzarekin.

Euskadiko Adikzioen VIII. Plana

Adikzioen VIII. Plana Euskadin adikzioen arloan garatzen diren estrategiak eta esku-hartzeak planifikatu, antolatu eta koordinatzeko tresna da, eta euskal biztanleriaren ongizate-maila handitzera bideratutako politika batzuk biltzen ditu, horiei helduz. Duela lau hamarkada hasitako plangintza-lana eguneratu nahi da, eta hura egiteko, ikerketa zientifikoaren aurrerapenak hartu dira oinarri, adikzioen azpian dauden faktore-sorta zabala ulertzen laguntzeko. Azterlanari esker eta beren esperientziak partekatu dituzten gizarte-eragileen parte-hartze zabal eta askotarikoari esker, arlo horretako plan integral hau garatzeko jarduerarik egokienak identifikatu ahal izan dira.

Azken aldaketako data: