Tabakoaren sentsibilizazio-kanpaina

Tabakoa erretzen duten eta tabakoa utzi nahi duten 40 eta 70 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago publizitate-kanpaina hau, Osakidetzak erretzeari uzteko eskaintzen dituen laguntza-programak ezagutarazteko.
Ekimen honen bidez, Osasun Sailak tabakoa kontsumitzeari uzteak dakartzan onurei buruz sentsibilizatu nahi du, bai emakumeen osasunerako, bai ingurukoen osasunerako.
Emakumeak tabako-ohiturara beranduago sartzeak ondorio zuzenak izan ditu osasun-adierazleetan. Hala, tabakismoari egotz dakiokeen emakumeen heriotza-tasa % 98 handitu zen 2001 eta 2020 artean. Gizonezkoetan, aldiz, % 29 jaitsi zen, batez ere erretzaileen kopuruak behera egin zuelako.
Errealitate horrek azalpen sozial eta historikoa du. 60ko hamarkadara arte, emakumeek sozialki gutxiago onartzen zuten erretzea, eta, beraz, gizonek baino beranduago hasi ziren tabakoa erretzen. Horren ondorioz, tabakismoak emakumeen osasunean dituen ondorioak une honetan nabaritzen hasi dira gehien.
Horregatik, osasun publikoan eta prebentzioan adituak diren pertsonek tabakismoa prebenitzeko eta hari aurre egiteko politiken barruan emakumeei zuzendutako neurri espezifikoak txertatzeko beharra defendatzen dute, beren beharrei eta inguruabarrei modu eraginkorragoan erantzuteko.
Materialak
Azken aldaketako data:





