Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Ohiko galderak

  1. InZein da Artxibo Nagusiaren ordutegia?
  2. Gasteizera joan beharra dago dokumentuak kontsultatzeko?
  3. Artxibo Nagusiaren gordetegi eraikin robotizatua bisitatu daiteke?
  4. Zer berezitasun dauka Artxibo Nagusiaren gordetegi eraikin robotizatuak?
  5. Zer hizkuntzatan programatzen dira Artxibo Nagusiaren gordetegi eraikin robotizatuko bisitaldi gidatuak?
  6. Nork kontsulta ditzake Artxibo Nagusian gordetako funtsak?
  7. Zer dokumentazio mota aurki dezaket Artxibo Nagusian?
  8. Nola Bidaltzen dira dokumentuak eta espedienteak inbentarioan?
  9. Inbentarioan bilatzen ari naizena ez aurkitzekotan, nola jar naiteke harremanetan artxiboarekin?
  10. Zer abantaila dakar “erregistratutako erabiltzaile” izateak?
  11. Nola egiten da “erabiltzailearen erregistroa” webgunean?
  12. Edozer dokumenturen erreprodukzioa eska daiteke?
  13. Artxibo Nagusiko funtsen deskribapen-tresnen kopia eska daiteke?
  14. Zer erreprodukzio mota eska daiteke?
  15. Baimenduta dago dokumentuak erreproduzitzeko argazki-kamerak, mugikor pertsonalak, bideokamerak, e.a. erabiltzea?

 

  1. Zein da Artxibo Nagusiaren ordutegia?

Urritik maiatza arte:
- Astelehenetik ostegunera: 8 h – 15 h
- Ostiraletan: 8 h – 14 h

Ekainetik iraila arte:
- Astelehenetik ostiralera: 8 h – 14 h

  1. Gasteizera joan beharra dago dokumentuak kontsultatzeko?

Bai, Artxibo Nagusian gordailutako edozer funts kontsultatzeko Artxibo Nagusian bertan egin beharra dago, Donostia kalea, 1 (Lakua) helbidean, Gasteizen.

  1. Artxibo Nagusiaren gordetegi eraikin robotizatua bisitatu daiteke?

Bai, ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusiak ateak zabaltzeko egun berezia antolatzen du, eta Artxiboan gordailutako dokumentazioaren zati handi bat gordetzen den eraikina bisita daiteke.

  1. Zer berezitasun dauka Artxibo Nagusiaren gordetegi eraikin robotizatuak?

Apalategiak edo armairu gurpildunak izan ohi dituzten artxibo gordetegi klasikoak ez bezala, 2010ean estreinatutako eraikina zerbitzu osoa automatizatua duen logistika-gune handia da. Bertan, bi robot 15 metroko garaierako korridoreetan zehar gidatzen dituen programa informatiko batek ibilbideak optimizatu eta metalezko erretiluetan dauden dokumentu-kaxen kokalekua kudeatzen du.

  1. Zer hizkuntzatan programatzen dira Artxibo Nagusiaren gordetegi eraikin robotizatuko bisitaldi gidatuak?

Bisitaldi gidatuak antolatzen dira euskaraz eta gazteleraz, eta 45 minutu irauten dute. Interesdunek Artxiboarekin harremanetan jarri beharko dute ejgvartxibo@euskadi.eus, helbide elektronikoan, eta azalpena zer hizkuntzatan jaso nahi duten adierazi beharko dute.

  1. Nork kontsulta ditzake Artxibo Nagusian gordetako funtsak?

Edozer pertsona fisikok edo juridikok kontsulta ditzake Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusian (EAE-HAAN) gordailutako funtsak, betiere indarrean den legezkotasunaren arabera eta Artxiboak ezarritako protokoloa jarraituz.

  1. Zer dokumentazio mota aurki dezaket Artxibo Nagusian?

Artxibo Nagusian hiru dokumentu mota handi gordetzen dira: 

  • Dokumentu eta espediente historikoak
  • EAEko Administrazio Orokorrak sortutako eta Administrazio Instituzionaleko artxibo nagusiek eta kudeaketa-artxiboek igorritako dokumentuak eta espedienteak.
  • Estatuko Administrazioak edo foru-administrazioek bidalitako dokumentazioa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aldeko eskumen-transferentzia dela-eta. 

Dokumentaziorako sarbiderako eskubidea indarrean den legezkotasunaren arabera erabiltzen da, Artxiboak ezarritako protokoloa jarraituz. 

  1. Nola Bidaltzen dira dokumentuak eta espedienteak inbentarioan?

Bi motatako kontsultak eskaintzen dira:

- Kontsulta arruntak aukera ematen du dokumentazioa testu libre bidez bilatzeko, eta, egokia iritzi izanez gero, daten arabera muga daiteke.

- Kontsulta aurreratuak aukera ematen du kontsulta hainbat iragazki erabilita egiteko:

  • Sailkapen-koadroa. - Eremu horrek aukera ematen dio erabiltzaileari lupa baten bidez bilaketa zer funtsetan, ataletan edo sailetan egin nahi den aukeratzeko.
  • Data-tartea. - Espedienteen hasierako eta amaierako datak. Data jakin bateko informazioa aurkitu nahi baduzu, nahitaezkoa da “noiztik” eta “noiz arte” eremuak betetzea. Era berean, “egutegia” “morroia” erabil daiteke.
  • Espediente zenbakia. - Datu hori ezagutzen bada, hura aurkitzeko modurik onena da.
  • Unitate ekoizlea. – Eremu horrek morroi bat dauka egitura organikoaren elementuen artean bilatu nahi den elementu jakin bat aukeratu ahal izateko.
  • Espedientearekin lotuta dauden udalerriak dira. “Morroi” bat daukagu nahi den udalerria bilatzeko.
  1. Inbentarioan ari naizena ez aurkitzekotan, nola jar naiteke harremanetan artxiboarekin?

Artxiboarekin harremanetan jar zaitezke posta elektroniko bidez:  ejgvartxibo@euskadi.eus, kontsultaren arrazoia eta xedea adierazita.

  1. Zer abantaila dakar “erregistratutako erabiltzaile” izateak?
  • Dokumentuak paperezko formatuan kontsultatzea, betiere konfidentzialtasun-mailak baimentzen badu, Artxiboak ezarritako protokoloa jarraituz beti.
  • Dokumentuak erreserbatzea eskatzea, Artxibo Nagusiaren barruan kontsultatu ahal izate aldera.
  • Iradokizunak egitea eta horiei emandako erantzunak kontsultatzea.

Edozer unetan aldatu ahalko dira norberaren datuak (etxebizitza, posta elektronikoa, telefonoa, e.a. aldatuz gero).

  1. Nola egiten da “erabiltzailearen erregistroa” webgunean?

Hauek dira Artxiboaren atariaren bitartez erabiltzaileak erregistratzeko jarraitu beharreko urratsak:

  • Norberaren datuak ala laneko datuak eman nahi diren aukeratu. -Galdetegiko eremuak bete. Nahitaez bete beharreko datuak (*) zeinuaz markatu dira.
  • “Eskaera bidali” botoia sakatu.
  • Datuen zuzentasuna berrikusi.
  • “Eskaera bidali” botoia sakatu.
  • Artxibo Nagusiak eskaera baliozkotu eta emandako helbide elektronikoan behin betiko alta jakinarazi arte itxaron.

Behin galdetegia osatuta, guztia egokia izan bada, hala adieraziko duen pantaila bat agertuko da.

  1. Edozer dokumenturen erreprodukzioa eska daiteke?

Ez, Artxiboak erraztasunak emango ditu eskura dituen eta egokien deritzen baliabide teknikoen bidez dokumentuak kopiatzeko, betiere haien kontserbazio-egoerak erreprodukzioa ahalbidetzen badu eta ez badute Legeak mugatutako sarbideko daturik.

  1. Artxibo Nagusiko funtsen deskribapen-tresnen kopia eska daiteke?

Ez da Artxibo Nagusiko funtsen deskribapen-tresnen kopiarik emango.

  1. Zer erreprodukzio mota eska daiteke?

Artxiboak aukera ematen du dokumentazioa hainbat euskarritan eta tamainatan erreproduzitzeko: fotokopiak, argazkiak, irudi digitalak (jpg, pdf). Teknikariek eta dokumentuen kontserbazio-egoerak zehaztuko dute euskarri bat ala beste erabiltzeko aukera. 

  1. Baimenduta dago dokumentuak erreproduzitzeko argazki-kamerak, mugikor pertsonalak, bideokamerak, e.a. erabiltzea?

Bai. Jabetza pribatuko edozein gailu baimentzen da kopia sinpleak egiteko: argazki kamerak, sakelako telefonoak, tabletak eta etorkizunean agertu daitezkeen veste hainbat. Baimendutako gailuek ezin dute kontaktu zuzena izan dokumentazioarekin. Hortaz, debekatuta daude eskaner eramangarriak, eskuko fotokopiagailuak edota tankerakoak. Flash-aren erabilera debekatuta dago dokumentuen kontsultarako, baita irakurgelan ohikoak ez diren argiztapen iturriak ere. Soilik egokituta dauden argiztapen iturriak erabili daitezke.

 


 

Azken aldaketako data: