Datorren ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Eguna izango da; 1948ko ekainaren 9an UNESCOk Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu zuela ospatzeko.
Erakunde hauen balioa ikusarazi nahi izaten da egun hau ospatuta: herritarren, kulturaren, memoriaren, ikerketaren eta gardentasunaren alde egiten duten lan ederra goretsi.
Euskal Autonomia Elkarteko Herri-administrazioaren Artxibo Nagusia Gasteizen dago, Euskadiko hiriburu administratiboan, eta bertan daude gordeta bai estatuak gure autonomia-erkidegora transferitu dituen dokumentuak (eskumenak eskualdatzeko Dekretuen aplikazioz jasotakoak) bai eta, jaio zenetik pasa diren 40 urte hauetan, gure administrazioak sortu dituenak ere. Gardentasuna lantzeko eta herritarren eskubideak babesteko balio dute den-denek.
Ospakizun-egun hau aprobetxatuz, Euskadiko Herri-administrazioko Artxibo Nagusiak bere eraikina barrutik ezagutzeko ekitaldi berezia antolatu du, jendeak dokumentazioa non eta nola gordetzen den ikus dezan. Gasteizko Zubibarri 10era joan behar da artxiboa ikustera.
Eraikina Iñaki Aspiazu arkitektoak diseinatu zuen, eta 2010. urtean inauguratu zen. 5.460 m2-ko azalera erabilgarria dauka, eta automatizatutako gordailu masiboa izateko dago diseinatuta, 50 km dokumentazio gordetzeko moduan. Logistikarako zentro handia da, erabat automatizatua: bi robot ibiltzen dira korridoreetan gora eta behera, programa informatiko batek gidatuta, joan-etorriak optimizatzeko eta dokumentuak gordetzeko kaxak non dauden ondo kontrolatuta edukitzeko.

Eraikina barrutik ezagutzeko egun honetarako, lau bisita daude programatuta (45 minutukoak):
- 9:30 gaztelaniaz
- 10:30 euskaraz
- 11:30 gaztelaniaz
- 12:30 euskaraz
Artxiboa barrutik ezagutu nahi baduzu, deitu lasai:
A la altura de la letra A, hay un cartel que indica el Archivo y Almacén del Gobierno Vasco. Está en el recuadro el edificio del Archivo.
La línea 9 (L9) Gamarra (de TUVISA) tiene paradas en la calle Portal de Gamarra, 17 y 41. (Flechas amarillas)
|