Akta

Agiri-ereduen bankua

Idazlearen sinadura eta datuak

Dataren ostean akta sinatu behar da, sinatzailearen izen-abizenak eta kargua ere adierazi behar dira.

Kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar dira: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Durangoko Udaleko alkatea...

Idazkia elebakarra izanez gero, ezkerraldean lerrokatu ahal dira; baina, idazkia elebiduna izanez gero, erdialdean lerrokatzen dira.

Adibidea: testu elebakarrean

Bilbao, 2006ko martxoaren  7a
firma
Maite Sarasua Orbe
Gailur Errementeriko zuzendariordea

Adibidea: testu elebidunean

Bilbao, 2006ko martxoaren 7a

Bilbao, a 7 de marzo de 2006

firma
Maite Sarasua Orbe
Gailur Errementeriko zuzendariordea
Subdirectora de Gailur Errementeria

Akta idazkariak izenpetzen du eta, hala behar denean, dagokion arduradunak oniritzia ematen dio. Horretarako, O.E. / VºBº laburdura erabiltzen da (Ontzat Emana). Hau gertatzen denean, arduradunaren datuak ezkerrean jarriko dira eta eskuinean, berriz, idazkariarenak.

firma
Maite Sarasua Orbek O.E.
Gailur Errementeriko zuzendariordea
firma
Iker Aierbe Otano
Gailur Errementeriko idazkaria

 

Azken eguneratzea: 2007/02/26