Definizioa
Bileretan gertatutako guztia jasotzen duen idazki ofiziala da akta. Aztertzen diren gaien nondik norakoak eta hartzen diren erabakiak biltzen ditu.
Aurreko bilerako akta hurrengo bilera-deiarekin batera bidaltzen da (hurrengo bilerarik badago). Horrela, bileran parte hartu behar dutenek, aurrekoan gertatutakoaren berri izateaz gain, hala badagokio, beren oniritzia adierazi ahal izango dute.