Gai-zerrenda
Atal honetan bileran aztertuko diren gaiak hurrenkera logikoan eta zenbaki bidez bildu behar dira. Gai horiek buruak edota idazkariak zehazten ditu, gainerako kideek aldez aurretik egindako proposamenak, halakorik balego, kontuan hartuta. Gai-zerrenda bileraren araberakoa da, hala ere, hasierako eta bukaerako aztergaiak berdin samarrak izaten dira bilera-dei gehienetan:
Hasiera:
- Batzordea/Epaimahaia... osatzea (lehen bilera bada)
- Aurreko bilerako akta irakurri eta, hala badagokio, onestea (besteetan)
- Conformar la comisión, jurado... (si es la primera reunión)
- Dar lectura al acta de la reunión anterior y, si así procede, aprobarla
Bukaera:
- Bestelakoak
- Eskariak eta galderak / Norberak lekarkeena
- Varios
- Ruegos y preguntas / Aportaciones
Aztergaiak banan-banan eta egitura berberaz eman behar dira. Horretarako, -t(z)ea motako aditz-izenak edo partizipioa erabiltzea dira biderik egokienak. Adibidez:
aholkatuta / utzarazita
▼ aktaren onarpena |
▲ akta onartzea
▲ akta onartu |
▼ aprobación del acta |
▲ aprobar el acta |
Bestalde, aztergai-zerrenda oso luzea bada, komenigarria izan daiteke beste orri batean ematea eranskin modura.