Bertaratutakoak
Bertaratutakoak banan-banan zerrendatu behar dira: izen-abizenen ondoren, kargua edota zein erakundetako ordezkari diren zehazten da.
Kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar dira: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Durangoko Udaleko alkatea... Letra larriz esaldi hasieran baino ez dira idazten.
Jasotzen den lehen izena organoaren lehendakariarena izaten da eta azkena idazkariarena.
Isabel Bilbao Mendieta, Merkatarien Elkarteko lehendakaria.
Jokin Agirre Jauregi, Ekonomia Sustapenerako zinegotzia.
Ikerne Lopez Palacios, Merkatarien Elkarteko lehendakariordea.
Paul Sesma Goiri, idazkaria.
Isabel Bilbao Mendieta, presidenta de la Asociación de Comerciantes
Jokin Agirre Jauregi, concejal para la promoción económica
Ikerne Lopez Palacios, vicepresidenta de la Asociación de Comerciantes
Paul Sesma Goiri, secretario
Bileran egon direnen izen-abizenak jaso eta gero, bertaratu ez direnak ere aipatu egin behar dira formula bera erabiliz.