Akta

Agiri-ereduen bankua

Esan-eginak eta erabakiak

Aktaren zatirik inportanteena esan-eginak eta erabakiak jasotzen dituena da. Hauek aztergaien hurrenkerari jarraituz jaso behar dira.
Aztergai bakoitzeko esan-eginak jaso behar dira; eta, ondoren, hala badagokio, egindako bozketak eta bileran hartutako erabakiak laburbiltzen dira. Esan-eginak eta erabakiak puntu berean jasotzen badira ere, ondo bereizi behar da esandakoa eta erabakitakoa.

1. gaia
Idazkariak aurreko bilerako akta irakurri du.
Bertaratutakoek bozkatu dute, eta aho batez onartu dute.

1er asunto
El secretario ha leído el acta de la reunión anterior.
Tras la votación, se ha aprobado por unanimidad.

Adibidean ikusten denez, euskaraz aditzak modu aktiboan idatzi behar dira: “idazkariak akta irakurri du”, “bertaratutakoek onartu dute”, eta ez *”akta irakurri da eta aho batez onartu da”, hau da, euskaraz “se ha leído el acta”, esan beharrean “el secretario ha leído el acta” esan behar da.

Bileraren arabera, gaiak honakoak edo halakoak izango dira; baina, batzuetan, hasierakoak eta amaierakoak antzekoak izaten dira:

Hasierakoak:

  • Batzordea/Epaimahaia... osatzea (lehen bilera bada)
  • Aurreko bilerako akta irakurri eta, hala badagokio, onestea (besteetan)
  • Conformar la comisión, jurado... (si es la primera reunión)
  • Dar lectura al acta de la reunión anterior y, si así procede, aprobarla

Bukaerakoak:

  • Bestelakoak
  • Eskariak eta galderak / Norberak lekarkeena
  • Hurrengo bilerarako data adostu
  • Varios
  • Ruegos y preguntas / Aportaciones
  • Fijar la fecha de la próxima reunión

Zenbait bileratan gai batzuk aztertu gabe gera daitezke. Horretako arrazoiak, nagusiki, bi izaten dira: batzordeak hala erabakitzea eta horiek aztertzeko denbora nahikorik ez izatea. Bi kasuetan, gaia aztertu ez izana eta horren arrazoiak erabakien artean jasoko ditugu.

 

Azken eguneratzea: 2007/02/26