Estilo aholkuak
Gai bakoitza aipatu ondoren bileran esandakoak adierazi behar dira. Hau egiteko era bat baino gehiago dago. Baina guztietan akta labur, zehatz, argi, ondo eta egoki idatzi behar da.
Legebiltzarraren saioak hitzez hitz jaso behar dira baina, bestelako aktetan, idazkaria saiatuko da garrantzia duena biltzen eta behar den hurrenkeran jartzen. Bestetik, ez dira jaso behar batzordekoek eginiko hizkuntz akatsak edo erabilitako hizkera ez egokia.
Esandakoak biltzeko zeharkako estiloa erabiltzen da oro har. Batzuetan, berriz, zuzeneko estiloan jasotzen dira esan-eginak, kakotxen artean idatziz.
Parkinean egin behar diren konponketak direla eta administrariak adiereazi du Nuton enpresak aurkeztutako º aztertuko dutela eta datorren astean erabakia hartuko dutela.
Debido a las obras que hay que realizar en el parking, el administrador ha declarado que estudiarán el presupuesto presentado por la empresa Nuton y que la semana que viene tomaran una decisión.
Parkinean egin behar diren konponketak direla eta administrariak honako hau adierazi du: "Nuton enpresak aurkeztutako aurrekontua aztertuko dugu eta datorren astean erabakia hartuko dugu".
Debido a las obras que hay que realizar en el parking, el administrador ha declarado: "estudiaremos el presupuesto presentado por la empresa Nuton y la semana que viene tomaremos una decisión".
Idazkariak aditzaren orainaldi burutua erabiltzea gomendatzen dugu eta ez orainaldi burutugabea:
aholkatuta / utzarazita
| ▼ Onartzen du |
▲ Onartu du |
| ▼ Acepta |
▲ Ha aceptado |
Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu
Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:
Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.
BILERA-AKTA
ACTA DE REUNIÓN
Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.
Gai gehiagorik egon ez denez gero, bilera amaitu egin da.
Eta horrela jasota gera dadin, nik, Bizkargi Merkataritza Zentroko idazkaria naizen honek, honako akta hau jaso dut.
Y no habiendo más asuntos que tratar, se da por finalizada la reunión.
Y para que así conste, yo, como secretario del Centro Comercial Bizkargi, levanto este acta.
Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, helbidea.