Oharrak
Informazio gehigarria (legeen aipamenak, eranskinak...) idazkien behealdean jasoko dugu, oin-ohar modura, horrela, testua arintzeko. Oin-oharrak egiteko Oh. laburdura eta erreferentziako zenbakiak erabil daitezke:
Bide honi jarraituz, lege-aipamenak, adibidez, honela egin genitzake:
Honekin batera doakizu 30 / 1992 Legearen1 itzulpena, zure iritzia eman dezazun.
1 Azaroaren 26ko Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/1992 Legea (BOE,1992-11-27)
Aktetan oharrak erabiltzen dira batez ere, bileran aztertutako idazkiak edota agiriak eranskin moduan aurkezteko.
Testu elebiduna izanez gero, euskarazko oharra goian idatziko da eta gaztelaniazkoa azpian.
Oh.: Bileran aztertutako aurrekontua eranskin modura aurkezten da.
Nota: El presupuesto analizado en la reunión se presenta a modo de anexo.