Akta

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Izenburua

Aktaren izenburua oso baliagarria izaten da irakurleak bilera zeri buruzkoa den erraz identifikatzeko.

Bilerari buruzko zehaztasunak

Bost datu dira zehaztu beharrekoak:

  • biltzen den organo edo dena delakoaren aipamena
  • bilera-mota (ohikoa, berezia, bilera-zenbakia...)
  • bilera-eguna
  • hasiera eta bukaera ordua
  • tokia

Bertaratutakoak

Atal honetan bileran parte hartu dutenen izen-abizenak eta karguak zehaztu behar dira: zerrendako lehena, burua; azkena, berriz, idazkaria.
Inoiz, bertaratu ez direnen datuek ere jasotzen dira.

Gai-zerrenda

Bileran aztertuko diren gaiak hurrenkera logikoan eta zenbaki bidez bildu behar dira. Zenbaki horiek lagungarri gertatuko zaizkigu bileran eztabaidatutako gaiei banan-banan sarrera emateko eta bileran hartutako erabakiak gai horien hurrenkera berean jaso ahal izateko.

Esan-eginak eta erabakiak

Aktaren  zatirik inportanteena esan-eginak eta erabakiak jasotzen dituena da. Hauek aztergaien hurrenkerari jarraituz jaso behar dira. Horretarako, gai bakoitzari zenbakien bidezko sarrera egiten zaio.

Bukaerako esaldia

Esamolde jakinen bidez bukatzen da akta.

Toki-egunak

Akta sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.

Idazlearen sinadura eta datuak

Dataren ostean, akta sinatu eta sinatzailearen datuak eman behar dira.

Oharrak

Orriaren behealdean jartzen dira, Oh. laburduraren ondoren.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2007/02/26