Akta

Agiri-ereduen bankua

Bilerari buruzko zehaztasunak

Atal honetako daturik garrantzitsuenak eta derrigorrean zehaztu beharrekoak honako hauek dira:

  • Batzorde edo lan-taldearen izena
  • Bilera-zenbakia edo bileraren ezaugarri izan daitekeen beste edozein datu (ohikoa, berezia)
  • Bilera-eguna
  • Hasiera eta bukaera orduak (bi datu hauek bereizita ere jaso daitezke testuan zehar)
  • Tokia

Akta guztiak ez dira berdinak eta, batzuetan bestelako informazioa izango dugu hasierako aurkezpen honetan. Esaterako, noren aginduz biltzen den organoa.

Datu hauek jasotzeko bi modu proposatuko ditugu:
Lehenengoa era eskematikoa da. Euskara hutsean eginez gero, ezkerrean kokatuko dugu atal hau. Datuak erdaraz ere aipatzekotan, marra zeiharrak erabiliko ditugu hizkuntza biak banatzeko eta euskarazko testuari lehentasuna emango diogu aurrean kokatuz. Horrez gain, datu batzuk euskara hutsean bete ahal dira bertsio elebiduna izanda ere, data eta lekua, adibidez.

  • Batzordearen izena/ Nombre de la comisión: Enpresa-batzordea / Comite de empresa
  • Bilera-zenbakia / Número de reunión: 3
  • Eguna / Dia: 2006-03-15
  • Ordua / Hora: 09:30-12:00
  • Tokia / Lugar: Enpresako bilera-gela

Datuok aurkezteko bigarren modua, esaldi batean aipatzea litzateke.

2006ko martxoaren 15ean, asteazkena, Bizkargi merkataritza zentroko bilera-gela nagusian
bildu gara 2007rako plangintza zehazteko.

A 15 de marzo de 2006, miércoles, nos hemos reunido en la sala principal de reuniones de
centro comercial Bizkargi para definir la planificación para el 2007.

 

 

Azken eguneratzea: 2007/02/26