Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hauteskunde-batzordeak. Eskualdeko hauteskunde-batzordea

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak arautzen ditu Hauteskunde-batzordeak, eta honako hau xedatzen du:
Honako hauek osatuko dute euskal hauteskunde-Administraritza: Autonomi Elkarteko, Lurralde historikoko eta Eskualdeko Hauteskunde-batzordeek eta bai hauteskunde-mahaiek ere (13.3 artikulua).

Egituraz, Hauteskunde-batzordeek eta Hauteskunde-Sailek osatuko dute hauteskunde-erakuntza (14.1 artilulua).

Hauteskunde-batzordeetako Lehendakaritza, Kidegoa eta Idazkaritza, eta bai Hauteskunde-Mahaietako kide izatea ere, nahitaezkoa izango da (17.1 artikulua).

Hauteskunde-batzorde bateko kide izatea beste bateko izatearekin bateraezina izango da. Hori gertatuz gero, bete beharreko egitekoa goragoko mailakoan egiteratuko da, eta biak maila berekoak izatea gertatuz gero, aukeratu dadin horretan (17.2 eta 3 artikulua).

Hauteskunde-batzordeetako kideek ez dute artekari nahiz ahaldun-ihardunetarako izendatuak izaterik izango (17.4 artikulua).

Eskualdeko Hauteskunde-batzordea honela osatuko da (22.1 artikulua):

a) Lehenengo Auzialditarako edo Argipide-Epailari izan eta Euskal Herriko Epaitegi Goreneko Jaurtze-Sailak zozketa-bidez hautatutako hiru Batzordekidek. Epai-barrutiren baten aski Epailari ez egotea gertatuz gero, zozketa-bidez, epai-barruti horretako Udal Epailariak izendatuko dira.

b) Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak izendatutako bi batzordekide, barruti judizialean bizi diren Zuzenbide, Zientzia Politiko edo Soziologiako lizentziatuen artetik aukeratuta.

Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk diren aldarrikatu eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian aurkeztutako hautagaizerrenden lurralde-ordezkariek batzordekide izateko kargu horiek beteko dituzten pertsonak zeintzuk izan beharko duten proposatuko dute denek batera. Proposamen hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuko du izendapena.

Atal honen 1.a) idazatian aipatzen diren Batzordekideek Eskualdeko Hauteskunde-batzordeko Lehendakaria euren artetik aukeratuko dute (22.2 artikulua).

Dagokion Lehen-Auzialditarako Epaitegiko Idazkaria izango da Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko Idazkari eta, bat baino gehiago egonez gero, Epaitegi Dekanokoa (22.3 artikulua).

Udaletako Idazkariak Eskualdeko Hauteskunde-batzordeetako Ordezkari izango dira eta horiekiko menpetasun hertsian ihardungo dute (22.4 artikulua).

Eskualdekoek epai-barrutietako herriburuetan izango dute beren egoitza (23.1 artikulua).

Eskualdeko Hauteskunde-batzordeen eratzea

Araba

 Bizkaia

Gipuzkoa

Twitter

Azken aldaketako data: