Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Webgune interesgarriak.

A) EAEKO ERAKUNDEAK

  • Eusko Legebiltzarra: Ezagutu nola funtzionatzen duen, zer eskuduntza duen eta nork osatzen duen
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzarra: Euskal hauteskunde-administrazioaren organo gorena da. Batzar horren bilkura-aktak eta erabakiak biltzen dituzten aktak webgunean argitaratzen dira.
  • Eusko Jaurlaritza: Besteak beste, herritarrentzako zerbitzua (Zuzenean) erabilgarri dago: aurrez aurre, telefonoz (012) edo internet bidez.
  • Herri Kontuen Euskal Epaitegia: Eusko Legebiltzarreko 2016ko Hauteskundeetan aurkeztuko diren hautagai-zerrendetako kontuak ikuskatzen ditu. Hautagai-zerrenda horien hauteskunde-kontuak ikuskatzeko txostena irakurgai dago webgunean.
  • EUDEL: EAEko udalen posta-helbidea, telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa ezagutzeko.
  • Prospekzio Soziologikoen Kabinetea: hauteskunde-inkestak erabili, eta 2015eko Hauteskunde Orokorrei buruzko soziologia-ikerketak egiten ditu.
  • UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko Euskobarometro.
  • Udalen webguneak: Bilbo / Donostia / Gasteiz / Irun / Getxo. Web-atari horietan, besteak beste, hauteskunde-egutegia, udaleko hautesle-erroldako zerrendak (botoa eman ahal izateko), posta bidezko botoa emateko epeak, etab.
  • Aldizkari ofizialak:  EHAA / ALHAO / BAO / GAO. Argitalpen horietan, besteak beste, honako datu interesgarri hauek jakinarazten dira: mahaiak, hauteskunde-lokaletako helbideak, udalerri bakoitzean zer tokitan eta lokaletan egingo diren hauteskunde-kanpainako ekitaldiak, hauteskunde-batzordetako kideak, langileek botoa emateko dituzten lan-eskubideen gaineko araudia, mahaikideen eskubideak, etab.

B) ESTATUAREN ERAKUNDEAK:

  • BOE: aldizkari horretan, beste gai interesgarri batzuekin batera, HAOLO garatzeko araudiak eta Hauteskunde Batzar Zentralaren erabakiak jakinarazten dira.
  • EIN:  Hauteskunde Erroldaren Bulegoko atalean, besteak beste, honako datu hauek begira daitezke: pertsona bat hautesle-erroldan dagoen; Espainiako egoiliarren, atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarren eta atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren datuak hautesle-erroldan; herritarrei dagozkien hauteskunde-mahaien eta -lokalen helbideak; posta bidezko botoa emateko izapideak zer urratsetan dauden; eta zuzenbidezko biztanleen kopurua, udalerri bakoitzean.
  • Barne Ministerioa: atal horretan bildu dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan aplika daitezkeen oinarrizko hauteskunde-legeak. Era berean, 1977tik Espainiako Estatuan egin diren estatu-hauteskundeen emaitzak begira daitezke datu-base batean.
  • Hauteskunde Batzorde Zentrala: hauteskunde-administrazioko erakunde gorena da. Ematen dituen jarraibideak nahitaez bete behar dira.
  • Konstituzio Epaitegia: hauteskunde-babesa eskatzeko errekurtsoen gaineko informazioa kontsultatzeko, bai eta hautagaien aldarrikapenei buruzkoa ere.
  • Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa: «Herritarrei zerbitzuak» atalean, «Atzerritik bada» erlaitza sakatu behar da, eta han «Hauteskundeetan parte hartu» epigrafea aukeratu behar da. Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatzeko behar duten eskaera-inprimakia (PDF) eta horri buruzko informazioa epigrafe horretan aurkituko dute (AAHE botoa). Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarrek ere posta bidez botoa emateko inprimakia aurkituko dute bertan (AEHE botoa).
  • Enbaxadak eta kontsuletxeak  Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa:  Espainiako Estatuen enbaxadetako eta kontsuletxeko bulegoetako kontsuletxe-atalen direktorioa bertan jasota dago. Atzerrian aldi baterako nahiz iraunkorki bizi diren egoiliarrek ezinbestean behar dute informazio hori, posta bidezko botoa non eskatu behar duten jakiteko.
  • CIS (Soziologia-ikerketak egiteko zentroa): hauteskunde-inkestak erabiltzen dituen soziologia-ikerketei buruzko barometroa.

Twitter

Azken aldaketako data: