Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskundeen informazioa. Badakizu?.

  • Azaroaren 25eko 28/1983 Legea, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa, izan zen autonomia-erkidego batek gai horren inguruan estatuan onartu zuen lehen legea.
  • Ziur aski, Irlandako alderdi politikoak dira Europan izen bitxienak dituztenak. Legebiltzarkideak eskuratu dituztenen artean, hauek daude: Fine Gael (gaelikoz, "Irlandarren familia"), Fianna Fáil ("Patuaren soldaduak") eta Sinn Féin ("Gu-geu").
  • Eusko Legebiltzarrerako 1984ko hauteskundeetan, hauteskunde-mahaiek bi kide soilik izan zituzten, mahaiburua eta kidea. Bozketaren egunean ez zen gorabeherarik izan.
  • Legebiltzarrean emakume proportzio handiena duen herria Ruanda da, behe ganberaren % 64 osatzen baitute. Hurbiletik Bolivia jarraitzen dio % 52,4arekin eta Andorrak, % 50arekin. Hala ere, Saudi Arabia, Salomon Uharteak, Qatar eta Belize bezalako estatuetan ez dago legebiltzarkide emakumerik.
  • Legearen 2011ko azken erreformaren ondoren, entzuteko urritasuna duten pertsonak izan daitezke hauteskunde-mahaietako bokal edo lehendakari, zeinu hizkuntzaren interpreteek lagunduta egonez gero.
  • Frantzian, hauteslekuak 18:00etan ixten dira. Hala ere, tamaina ertaineko zenbait hiritan ordubete gehiago daude irekita eta, besteak beste, Paris, Lyon, Marseilla eta Toulouse bezalako hiri handietan bi ordu gehiago.
  • Legearen 2011ko urtarrileko azken erreforma aplika dakieke hauteskunde mota guztiei. Bada, horren arabera baliozkoak izango dira boto-txarteletan hautagaien izenen ondoko seinaleak, gurutzeak edo hegalak, betiere boto-txartelaren konfigurazioa aldatzen ez badute (erreforma izan aurretik baliogabeak baitziren).
  • Autonomia-hauteskundeetan aldarrikatutako hautagai-zerrenda bat erretiratzen bada, hauteskunde-batzorde eskumendunak 2.700 eurora arte isuna ezarri ahal izango dio.
  • Estatu Batuetako Konstituzioa prestatu bitartean, Hegoaldeko estatuek esklaboak zenbatu nahi zituzten, Ordezkarien Ganberan estatu bakoitzeko batzarkide kopurua emango zuen biztanleria zehazterakoan. Iparraldekoek, berriz, uste zuten ez zirela zenbatu behar, ez baitzuten ez botoa emateko ezta herritarren eskubiderik ere ez. Azkenik, Connecticut estatuak aurkeztutako zuzenketa onartu zen; horren arabera, esklabo bakoitza zenbatzen zen herritar baten hiru bosten gisa.
  • Constance Marckiewicz kondesa izan zen Erresuma Batuko Komunen Ganberako kide hautatu zen lehenengo emakumea, 1918an; hala ere, ez zuen kargurik hartu Erresuma Batuak Irlandan zuen politikagatik protesta egiteko. Jarlekua hartu zuen lehenengo emakumea Nancy Astor bizkondesa izan zen, 1919an.
  • Errusian, hautestontzi mugikorrak daude; aurretik eskatuz gero, boto-emaileen etxeetara eramaten dituzte, boto-eskubideaz baliatu ahal izateko.
  • Estatuan eta autonomia-erkidegoetan emakumeek hautagai-zerrendetan presentzia handiagoa izateko neurriak, lehenengoz, 2005eko apirilaren 17ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aplikatu ziren.
  • Eusko Legebiltzarrean, oro har, emakumearen presentzia gorako joera izan du legegintzaldi guztietan. Hurrengo laukiak islatzen du bilakaera hori (ehunekoetan), nabarmen igoz 2005eko hauteskunde autonomikoak eta gero, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea dela eta.
Urtea 1980 1984 1986 1990 1994 1998 2001 2005 2009 2012 2016 2020
Emakumeak 6,7 9,3 10,7 16,0 24,0 29,3 34,7 50,7 45,3 49,3 53,3 50,7
  • Ez dago aho bateko adostasunik, baina Frantziako parlamentarismoan kokatu ohi da ezkerra eta eskuina terminoen jatorria. Gehien zabaldu den teoriak adierazten duenez, 1791ko Konbentzio edo Batzar Eratzailean, Frantziako iraultza betean, joera politiko hauek zeuden: jakobinoak, aldaketa azkarren aldekoak, Mahaiburuaren ezkerrera eta girondinoak, moderatuagoak, eskuinean.
  • 1980, 2001, 2005, 2009, 2012 eta 2016ko Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan jarlekuak lortzeko aplikatutako gutxieneko muga %3 izan zen. Eta 1984, 1986, 1990, 1994 eta 1998koetan, %5.
  • Italian, botoa emateko eskubidea 18 urte betetzean lortzen da, baina Diputatuen Ganberako kide hautagaia izateko 25 urte beteta eduki behar dira eta Senaturako, berriz, 40.
  • Interneten iragarritako botoa salerostea hauteskunde-delitua egitea izan daiteke, 6 hilabetetik 3 urte arteko kartzela zigorra edo isun ekonomikoa dakarrena.
  • Eusko Legebiltzarreko 2008ko Araudi berriak legebiltzarkideek boto eskuordetua emateko aukera biltzen du, amatasun edo aitatasunagatik osoko bilkuretako bozketetara joan ezin direnean. Ordezkaritza taldeko bozeramaileari edo beste legebiltzarkide bati esleitu ahal izango zaio.
  • Erresuma Batuan, 2011ko maiatzean, erreferenduma egin zen; horretan planteatu zen aldatzea indarrean zegoen gehiengozko sistema, proportzio gutxiko emaitzak ematen baitzuen, bi bueltako boto alternatibo baten ordez; azkenaren bidez, hautesleek aukera izango lukete hauteskunde-barruti bakoitzeko hautagaiak ordenatzeko preferentzien arabera. Hautesleek gehiengo handiz baztertu zuten erreforma.
  • Gure autonomia-legedian, jarleku bat eskuratu ahal izateko, emandako boto baliodunen % 3 eskatzen da gutxienez. Turkian, berriz, alderdi batek % 10 lortu behar du estatuan, ordezkaritza izan ahal izateko.
  • Parte-hartze handiena izan duten Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2001ekoak izan ziren, hautesle-erroldaren %78,97rekin. Parte-hartze txikieneko hauteskundeak 1994koak izan ziren, erroldaren %59,69rekin.
  • Kontrakoa iruditu arren, hauteskunde -garapenari dagokionez, itxuraz eredu diren herrialde batzuek ere izan dituzte irregulartasun salaketak: Kanadako 2011ko maiatzeko hauteskundeetan salatu egin zen telefono bidezko dei automatiko anitzak egin izana Gobernuan zegoen alderditik, ustezko hauteskunde-agintaritzaren izenean; horietan adierazten zitzaien aurkako alderdien hautesle zaleei zegokien hauteslekua beste bat zela, benetan zegokienaren ordez.
  • Frantzia da hauteskundeak sarrien egiten dituen munduko estatuetako bat: frantsesek botoa ematen dute udaleko hauteskundeetan (6 urtean behin), kantondarretan (6 urtean behin), eskualdekoetan (6 urtean behin), legegintzakoetan (5 urtean behin), lehendakaritzakoetan (5 urtean behin) eta Europakoetan (5 urtean behin).
  • 2012ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetatik aurrera, atzerrian bizi diren hautesleek, botoa eman nahi izanez gero, Hautesle-erroldaren Bulegoaren Probintzia-ordezkaritzei eskatu beharko diete, behar den dokumentazioa bidal diezaieten.
  • Bozketaren egunean hauteskunde mahaiko titular edo ordezkari funtzioak betetzera ez joatea delitu gisa zigortuko da, 3 hilabete eta urte bat bitarteko gartzelaldi zigorrarekin eta isun ekonomikoarekin.
  • Europa Batasuneko herrialde batzuetan beharrezkoa da hauteskunde orokorretan botoa ematea, esaterako: Luxenburgo, Italia eta Grezia.
  • Amerikako Estatu Batuetako Legebiltzarrean, filibusterismo izenez ezagutzen da legebiltzarrean oztopo jartzeko teknikari: horren bidez, legebiltzarkideek nahi beste hitz egin dezakete, esertzen ez diren bitartean edo isiltzen ez diren bitartean, lege edo mozio bat onartzea atzeratzeko edo eragozteko asmoz.
  • Estatu Batuetan, lehendakaria hautatzeko hauteskundeetan, ez zaio boto zuzena ematen lehendakariari, Estatu bakoitzeko ordezkariei baino. Horrek eragiten du batzuetan boto gehien jaso duen lehendakaria ez izatea hautatua, lehiakideak ordezkari gehiago lortu dituelako horiek osatzen duten hauteskunde-kolegioan. Esaterako, horixe gertatu zen 2016. urtean Donald Trump hautatua izan zenean, Hillary Clinton lortu arren herritarren boto gehiago.
  • Cadizko Konstituzioak ezarri zuen gizonezkoen bozketa orokorrean oinarritzen zen hauteskunde-sistema, zeharkakoa bazen ere (1812koa): 25 urte baino gehiagoko gizonek aukeratzen zituzten Parrokietako batzordekideak eta horiek Alderdietako batzordekideak aukeratzen zituzten eta horiek Probintziako batzordekideak. Aldi berean, horiek aukeratzen zituzten Gorteetako probintziako ordezkariak.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan hautesleek bozkatzeko aukera izateko 35.000 pertsona baino gehiago mobilizatu ziren.
  • Suedian, egun berean egiten dira beti, Legebiltzarrerako, udaleko eta probintzia-kontseiluetako hauteskundeak.
  • Botoa emateko makina automatikoa erabili zen lehenengo aldia 1891n izan zen, New York estatuan. Ea mende batean, bozkatzeko mekanismo automatizatuak erabili dituen herrialde bakarra izan da Estatu Batuak.
  • Autonomia-hauteskundeetan bozkatu ahal izateko, lan egin behar duten pertsonei baimen ordaindua emango die enpresak. Baimenaren iraupena lan-jarduna eta bozketa-ordutegia zenbatean bat zetozenaren araberakoa izan zen.
  • Espainiako Zigor Kodeak delitutzat tipifikatzen zuen elkartegintza politikoa eta, ondorioz, alderdiak eratzea, Rousseauren ideietan oinarrituta. Honek uste zuen, guztien gainetik nazioaren interesa bilatu beharra zegoela eta alderdiek, fakzio hutsak zirela, interes partikularren alde baino egiten ez zituztenak.
  • Tradizioak dioenaren arabera, deiadar-mendietatik dei egiten zitzaien bizkaitar guztiei Batzar Nagusietara, bozinak joz eta suak piztuz. Bost dira mendi horiek: Gorbeia, Oiz, Sollube, Kolitza eta Ganekogorta.
  • Eusko Legebiltzarrerako 2016ko azken hauteskundeetan:
    • Mahaietan Braille sistemaren bidez botoa emateko aukera 14 pertsonak eskatu zuten.
    • Aldi baterako atzerrian egoitza zuten 283 pertsonak eskatu zutenposta bidezko botoa.Eusko Legebiltzarrerako 2016ko azken hauteskundeetan:
    • Atzerrian bizi diren 3.257 pertsonek posta bidez bozkatu zuten.
  • Holandako hauteskunde orokorretan hauteskunde-barruti bakarra aplikatzen da eta, zerrenda eta hautagai guztiak boto-txartel bakarrean sartzen direnez, itzela izaten da eta, beraz, 55X64 zm-ko neurria du.
  • Estatu Batuetan, 2011ko azaroan, estatuetako gobernadoreak eta legegintzako ganberak hautatzeko hauteskundeekin batera, 34 erreferendum egin ziren guztira hainbat estatutan. Louisianan, tabako-pakete bakoitza 4 zentaborekin zergapetzen zuen tabakoaren gaineko behin-behineko zerga behin betiko izatea onartu zen, baldin eta jasotakoa hezkuntzarako erabiltzen bazen. Texasen onartu zen gudako beterano elbarrien alargunak salbuetsita uztea zergak ordaintzetik. Mainen, berriz, lasterketetako pistetan txanpon-makinak instalazio-baimena baztertu zen.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Udalak 5.500 eurotik gorako isunarekin zigortu ahal izango du hautagaiek baimenduta ez dauden lekuetan propaganda grafikoa jartzea. Horrez gain, hautagai-zerrendek propaganda bozketaren ondorengo 15 egunetan kendu beharko dute. Ez badute hala egiten, udalek kenduko dute eta horrek eragindako gastuak hauteskundeetarako diru-laguntzetatik deskontatuko zaizkie araua urratu duten hautagai-zerrendei.
  • Marokon egindako lege-hauteskundeetan, 2011ko azaroan, 305 jarleku aukeratu ziren eta horietako 60 emakumeentzat zeuden gorderik eta beste 30 gazteentzat.
  • Grezian, gobernu-gehiengoak ziurtatzeko, legegintza-hauteskundeetan irabazten duen alderdiari 50 jarleku gehiago ematen zaizkio.
  • Atzerrian bizi diren frantziarrek berezko barrutietan aukeratzen dituzte diputatuak. Esaterako, Espainian, Portugalen, Monakon eta Andorran bizi direnek osatzen dute hauteskunde-barruti bat. Gainera, hautesle horiek botoa internet bidez emateko aukera daukate.
  • Bestela iruditu arren, boto elektronikoa ez da azkarrago garatzen ari garapen ekonomiko eta bizitza-maila handiena duten herrialdeetan, alderdi horietan atzeratuago dauden herrialdeetan baino. Esaterako, Brasilen, Indian edo Filipinasen.
  • Hauteskunde-egunean bertan beren ohiko bizilekutik urruti lan egin behar duten hautesleek errekuperatu gabeko baimen ordaindua jasotzeko eskubidea izaten dute, gehienez ere 4 orduko baimena posta bidezko botoa eskatzeko.
  • Probintzia bakarreko erkidego batzuetako hauteskunde autonomikoetan (Errioxa, Nafarroa edo Kantabria) jarlekuak barruti bakar batean banatzen dira; Asturiasen (3 hauteskunde barruti), Balearretan (4 hauteskunde-barruti) edo Murtzian (5 hauteskunde-barruti), berriz, ez.
  • Aro Garaikidean, botoa atzerritik emateko lehenengo aukera 1862an izan zen, orduantxe ezarri baitzituen Ameriketako Winsconsin estatuak hainbat xedapen, Batasunaren armadan borrokatzen zebiltzan soldaduek botoa emateko aukera izan zezaten. Historiari begiratuta, badirudi botoa atzerritik emateko aukera lehen aldiz Erroman erabili zela, Augusto enperadorea zela.

Azken aldaketako data: