Segurtasun Saila

Konpartitu

Boto elektronikoa. Euskadi. Aurrekariak

Aurrekariak

Nabarmendu egin behar dugu estatu espainolean Euskadiko Autonomia Erkidegoak baino ez duela boto elektronikoaren arloko hauteskunde-legeria (ekainaren 19ko 15/1998 Legea), eta Eusko Legebiltzarrak onartu zuen.

BOTO ELEKTRONIKOAREN LEHEN ARAUPETZEA

Euskadiko Autonomia Erkidegoan, boto elektronikoa lehen aldiz arautu zen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 1998ko ekainaren 19ko 15. Legearen bigarren artikuluan. Arau horren arabera, boto elektronikorako sistema zehaztu zen, baina ez da ezarri, horretarako aplikazioa aurkitu baino lehen boto elektronikorako sistema berria garatu delako eta errazagoa delako gizartean ezartzeko.

Hona hemen 1998ko 15. Legean boto elektronikorako aurreikusitako sistemaren osagaiak: bozkatzeko banda magnetikodun txartela, hautestontzi elektronikoa, bozkatzeko pantaila, hauteskunde-kabina eta hauteskunde softwarea edo programa informatikoa.

15/1998 Legean araututako bozketa elektronikorako sistemak edozein hauteskunde-prozesuren printzipioak eta ezaugarriak errespetatzen zituen bete-betean. Sistemak, gainera, sekretua eta intimitatea ziurtatzen zituen erabat, botorako eskubidea erabiltzeko orduan, eta, aldi berean, botoak azkar-azkar zenbatzeko aukera eskaintzen zuen. Edonola ere, sistema hori aldatu egin da, baina ez arrazoi teknikoak daudelako, ahula delako edo aurreko sistema ezartzerik ez dagoelako. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoen eragozpenen, kezken eta iradokizunen ondorioz aldatu da sistema, ohiko botoaren eta boto elektronikoaren prozedura biak sistema berri bakar batean uztartzeko eskatu zutelako.

Hausnarketa horretan, egiaztatu egin da bozketa elektronikorako sistemen arazo nagusia hiritarrenganako hurbiltasuna dela, eurentzat ezin delako arrotza izan. Hori dela eta, hiritarrek hobeto ulertzeko moduko bozketa-sistema hurbilagoa sortzea da helburua.

Azken aldaketako data: