Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Eskaerak egin

Edozein pertsona fisikok edo juridikok eskatu ahal du Artxibo Orokorrean gordailututako funtsak kontsultatzea. Betiere, indarrean dagoen legeari jarraituko dio, baita Artxiboaren protokoloari ere: 

  • Eskaera idatziz egingo du, eta helbide elektroniko honetara bidaliko: ejgvartxibo@euskadi.eus. Eskatzailearen harremanetarako telefonoa egongo da mezuan.
  • Kontsultaren arrazoia eta xedea adieraziko ditu.
  • Kontsulta espediente jakin batena bada, ahalik eta zehatzenen identifikatuko du; hauxe da, aipatuko ditu espediente-zenbakia, espedientearen titularra, etab.
  • Euskarri fisikozko funts guztien kontsulta Artxibo Nagusiaren bulegoetan egingo da, Vitoria-Gasteizen (Donostia kalea 1, Lakua).

Azken aldaketako data: