Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Dokumentuen erreprodukzioa

Artxibo Nagusiak dokumentuak erreproduzitzeko aukera eskaintzen dizu, zenbait euskarri eta formatutan: digitalizazioak (pdf edo jpg formatuan), fotokopiak, argazki paperean egindakoak, etab. Prezioak eta ordaintzeko moduak arautzen ditu Agindua, 2016ko uztailaren 28koa (Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, argitalpenen, erreprodukzioen eta dokumentazioaren kopien prezio publikoak ezartzeko Agindua aldatzen duena).

Baimenduta dago dokumentazioaren kopia sinpleak autokopiarako gailu pribatuen bidez lortzea: argazki kamerak, telefono mugikorrak, tabletak, etab., edo etorkizunean ager daitezkeen beste batzuk. Dena den, gailuok ez dute inolaz dokumentazioa zuzenki kontaktatuko. Ezin da inoiz flashik erabili, ezta Artxiboko irakurgelan dokumentuak kontsultatzeko puntuetan ohikoa ez den beste argiztapen iturririk ere.

Erreprodukzioa eskatzeko, dagokion inprimakia erabil ezazu: Erabilera pribaturako dokumentuak erreproduzitzeko eskaera edo Dokumentuak argitaratzeko edo zabaltzeko asmoz kopiatzeko eskaera. Nolanahi ere, indarrean dagoen legeriaren eta araudia betetzearen mende dago erreprodukzioa, eta berariaz baimendu behar zaizu.

Azken aldaketako data: