Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko programaren laguntza (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua - Next GenerationEU)

[FTEK_2022]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza horien helburua, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez, lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea da.

Horretarako, eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatuko da. Proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.

Programa hau, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko da.

Aurrekontuko zuzkidura

2.075.884 euros

Prestazio ekonomikoa

Dotazio ekonomikoa:

Deialdi honetara 2.075.884 euro bideratuko dira, guztira, honela banakatuta:

a) Merkataritza-sektoreko ETEentzako laguntza-lerroa: 1.660.707,20 euro

b) Elkarteentzako laguntza-lerroa: 415.176,80 euro.

Proiektuaren gutxieneko inbertsioa eta mugak:

1.– Finantzaketa jasotzeko aurkezten diren inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu beharko dira.

2.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuei dagokien gutxieneko inbertsioak, zerga guztiak kenduta, honako zenbateko hauek izan beharko ditu:

a) ETEentzat, gutxieneko inbertsioa 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe).

b) Elkarteen edo elkarteen batasunen kasuan, gutxieneko inbertsioa 50.000 eurokoa izango da (BEZik gabe).

3.– Bakar-bakarrik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen azalpenen deskribapena ondo identifikatuta dutenak; ez dira onartuko kodetutako kontzeptuak.

Laguntzen mugak:

1.– Dirulaguntza osoaren gehieneko zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %100era artekoa izan daiteke.

2.– Erakunde eskatzaileak emandako dirulaguntza ezin izango da 50.000 eurotik gorakoa izan ETEen kasuan, eta 100.000 eurotik gorakoa elkarteen kasuan.

3.– Finantzaketaren zenbatekoak ezin izango du proiektuaren kostua gainditu.

4.– Laguntzak eman ahal izateko, kreditu egokia eta behar adinakoa egon behar da laguntzaren ebazpena ematen den unean.

Ordainketa-modua:

Honela ordainduko dira laguntzak:

- Emandako dirulaguntzaren %50 emakida-ebazpena eman ondoren ordainduko da, emandako dirulaguntza onartu ondoren edo 22.1.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, ukorik izan ez bada.

- Gainerako zenbatekoa agindu honen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera gastuen justifikazioa likidatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Merkatarien elkarteak edo agrupazioak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira

Merkataritza-sektoreko mikroenpresak, enpresa txiki eta ertainak. (ETE)

Betekizunak

  • Onuradun izateko baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK

BESTE KONTSULTA MOTAK :

ZUZENEAN

TFNO.: 012 Y 945018000

POSTA ELEKTRONIKOA:

ayudas_fondotecnologico@euskadi.eus

TELEFONOAK:

945067732 / 945011854

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1221401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 20an hasiko da eta 2023ko urtarrilaren 19an amaituko da. 

Ez dira onartuko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Merkataritza Zuzendaritzak prozedura ebatzi, eta laguntza emateko ebazpena jakinaraziko du, 2023ko martxoaren 15a baino lehen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk