Eusko Jaurlaritza

Ordezkarien erregistro elektronikoa

Ordezkarien erregistro elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan ordezkaritzak kudeatzen dituen aplikazioa da. Honi esker, interesdunek beste hirugarren batzuei gaitasuna ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan beren izenean jardun dezaten, elektronikoki.

Sarbidea

Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.

Sartu ordezkarien erregistroan

Ordezkarien erregistroari buruzko ohiko galderak

Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta kudeatzeko badira jaitsi, bete, sinatu eta aurkeztu daitezkeen inprimakiak. 

Alabaina, formulario horiek soilik honako kasuetan dira erabilgarri: 

Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan herritarren aurrez aurreko arreta aldi baterako kentzea dela-eta, alta-eskaera Erregistro Elektroniko Orokorraren bitartez bidaliko da: Sarbidea Erregistro Orokorrera (identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar duzu)

Erregistro Elektroniko Orokorreko eskaera horretan:

  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailera bideratu eta Gaia atalean, "Ordezkarien Erregistroan inskripzioa" edo antzerako testua jarri.
  • Eta dokumentu hauek erantsi:
    • Inskripzioa eskatzeko inprimakia (pdf dokumentua), behar bezala beteta eta sinatuta.
    • Erakunde juridikoaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren kopia soila.

Gainerako modalitateen altak bide elektronikoaren bitartez kudeatu behar dira Ordezkarien Erregistro Elektronikoan online-sarbidea dela medio.

Ordezkaritzan aritzeko ez da beharrezkoa Ordezkarien Erregistro Elektronikoan inskribatuta egotea. Halere, komenigarri deritzogu askotan ari bagara hirugarren horren izenean izapidetzen. 

Ordezkaritzen Erregistro Elektronikoan ordezkaritza egon ezean, gure aplikazioek konektatutako pertsona (eskatzailea) ordezkaritzan ari dela aukeratuz gero, ordezkatuaren datuak eskuz betetzeko eskatuko diote. Horrez gain, Borondatezko Ordezkaritzaren Xedapena - Inprimaki normaldua igo beharko du (edota botere notario-ahalordea non ordezkaritzan ibiltzeko ahalmena egiaztatzen den). 

Ordezkaritza Ordezkaritzen Erregistro Elektronikoan inskribatuta egonez gero, berriz, gure aplikazioek, behin ordezkaria konektatuta egon, inskribatutako ordezkatuaren datuak erakutsiko dio automatikoki aukeratu dezan, besterik gabe.

Jarduera hauek burutu daitezke ordezkari baten bitartez: 

  • Eskaerak eta errekurtsoak aurkeztu, ezetsi, uko egin eta dokumentazioa eman
  • Espedienteetara sartu (beharrezko jarduera)
  • Jakinarazpenak jaso

Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren altan adierazi behar da zer jarduera utziko dizkion gauzatzen ordezkatuak ordezkariari.o.

Hiru aukera daude: 

  • EAEko Administrazio Orokorrako prozedura guztiak
  • Jarduketa-eremu bati edo hainbati lotuta dauden prozedurak
  • Banakako prozedurak 

Ordezkarien Erregistroaren altan adierazi behar da zein prozeduretan utziko dizkion ordezkatuak ordezkariari haren izenean aritzen.

Bide elektronikoa nahiz aurrez aurrekoa dela medio egin daiteke inskripzioa. Aurrez aurre borondatezko ordezkaritzaren alta ordezkatua pertsona fisikoa den kasuetan nahiz ordezkaritzen kudeatzailearen alta bidera daitezke soilik.

Ordezkaritza-mota Aurrez aurreko kanala Kanal elektronikoa
Inkripzioa ordezkaritza-motaren arabera
Borondatezko ordezkaritza ordezkatua pertsona fisikoa denean Bai Bai
Pertsona juridiko baten Ordezkaritzen kudeatzailea Bai Laster
Gainerako ordezkaritza motak Ez Bai

Bide elektronikoa erabilita egin nahi izanez gero, ezinbestekoa da ordezkatuak eta ordezkariak, biek, ontzat emandako identifikazio elektronikoko bitartekoren bat edukitzea. Erabil daitezkeen identifikazio elektronikoko bitartekoak hauek dira: administrazio honetako sinadura elektronikoaren politikaren arabera egoitza elektronikoan erabiltzeko onartuta daudenak. 

Aurrez aurre inskribatzeko, formulario egokia deskargatu behar da, eta erregistro kontuetan laguntzeko dauden bulegoetan aurkeztu (Zuzenean bulegoetan). Kasu horretan, administrazioak hartuko du alta aplikazioan tramitatzeko ardura.

4 motatako ordezkaritza gauzatu daitezke administrazio honen aurrean. Informazio gehiago: ordezkaritza motak.

Ordezkarien erregistro elektronikoari buruz zalantzaren bat baldin baduzu, edo arazoren bat sortu bazaizu, bidali mezu bat helbide honetara: servicioselectronicos@euskadi.eus.

Ez ordezkatuaren ez ordezkariaren dokumentu-zenbakia edota izena ezin dira sekula aldatu. Behar izatekotan, ordezkaritza ezeztatu edo uko egin, eta berria inskribatu beharko litzateke. 

Hala eta guztiz ere, ordezkaritzaren gainerako datuak alda daitezke. Horretarako, ordezkaritza mota zein den, aukera bakarra edo bi aukera daude: elektronikoa eta aurrez aurrekoa. 

Kanal elektronikoa

Ordezkarien Erregistro Elektronikoan sartu, eta Aldatu botoia sakatu beharra dago.

  • Ordezkariak bere posta elektronikoa eta sakelako telefonoa alda ditzake ordezkatuaren onarpenik gabe.
  • Ordezkatuak bere posta elektronikoa eta sakelako telefonoa alda ditzake ordezkariaren onarpenik gabe.
  • Ordezkaritzaren jardueren, prozeduren edota iraunaldiaren aldaketak bi aldeen onarpena behar du; beraz, honela kudeatu behar da:
    1. Ordezkatua Ordezkarien Erregistro Elektronikoan sartzen da, eta ordezkaritzan datua aldatzen du.
    2. Automatikoki aplikazioak ordezkariari mezu bat bidaltzen dio posta elektronikoz jakinarazteko ordezkaritza aldatzeko eskatu dela.
    3. Ordezkaria Ordezkarien Erregistro Elektronikoan sartzen da, eta aldaketa onartzen du. Onartu arte aldaketa ez da indarrean izango.

Aurrez aurreko kanala

Ordezkatua pertsona fisikoa denean edo ordezkaritzen kudeatzailearen kasuetarako soilik.

  1. Dagokion alta inprimakia deskargatu, eta aldaketa dela markatu. Aldatu beharreko datua posta elektronikoa edo telefonoa izanez gero, ez da zertan ordezkaria eta ordezkatuaren sinadura behar, dagokiona soilik. Ordezkaritzaren jarduerak, prozedurak edota iraunaldia izanez gero, datu guztiak bete behar dira eta bi aldeen sinadura izan.
  2. Ordeztuak (legezko ordezkaria ordezkatua pertsona juridikoa denean) erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara). NAN edo pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du, eta bertan entregatu aldatutako inskripzio agiria. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta, dena ondo dela, ordezkaritzan aldaketak kudeatuko ditu Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Ordezkatuak ordezkaritza bertan behera uztea da ezeztatzea. Ordezkatuak edozein unetan ezeztatu dezake ordezkaritza.

ordezkatua bere ordezkaritza ezeztatzen du

Ordezkaritza ezeztatzeko jarraibideak

Ordezkaritza Ordezkarien Erregistro Elektronikoan ezeztatzeko, bi aukera daude: elektronikoa nahiz aurrez aurrekoa. 

Kanal elektronikoa 

Honako pauso hauen bitartez bideratzen da: 

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, nork bere burua identifikatu behar du Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan.
  2. Ordezkatzen naute” pestainan, ezeztatu nahi duen ordezkaria aurkitu, eta “ezeztatu” aukeratu.
  3. Bukatzeko, zapaldu "Sinatu" , eta aurrera egin bukatu arte.

Aurrez aurreko kanala

Ordezkatua pertsona fisikoa denean edo pertsona juridiko batek dagokion ordezkaritzaren kudeatzailea errebokatzen duenean soilik.

  1. Ordezkatuak ezeztatzeko formularioa jaitsi, bete eta sinatu behar du.
  2. Ordeztuak (legezko ordezkaria ordezkatua pertsona juridikoa bada) erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara). NAN edo pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du, eta bertan entregatu ezeztatzeko agiria. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta, dena ondo dela, baja emango dio ordezkaritzari Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Ordezkariak ordezkaritza bertan behera uztea da uko egitea. Ordezkaritzari edozein unetan uko egin diezaioke ordezkariak.

La persona representada renuncia a que le representen

Ordezkaritza bati uko egiteko jarraibideak 

Ordezkarien Erregistro Elektronikoan uko egiteko, bi aukera daude: elektronikoa nahiz aurrez aurrekoa. 

Kanal elektronikoa 

Honako pauso hauen bitartez bideratzen da: 

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, ordezkariak bere burua identifikatu behar du Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan.
  2. Ordezkaria naiz” pestainan, ordezkatzen jarraitu nahi ez den hori aurkitu, eta “uko egin” aukeratu.
  3. Bukatzeko "Sinatu" zapaldu, eta aurrera egin bukatu arte. 

Aurrez aurreko kanala

Ordezkaria pertsona fisikoa denean soilik.

  1. Ordezkariak uko egiteko formularioa jaitsi, bete eta sinatu behar du.
  2. Ordezkariak Zuzenean zerbitzuko edozein bulegotara jo eta bertan aurkeztu beharko du formularioa. NAN edo pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta, dena ondo dela, baja emango dio ordezkaritzari Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Bide elektronikoa dela medio eginez gero, ordezkaritza besterik gabe inskribatuko da ordezkariak ordezkaritza onartu bezain pronto. Aurrez aurreko kanala erabiliz gero, funtzionario gaituak Ordezkarien Erregistro Elektronikoan ordezkaritza inskribatu bezain pronto (aurkeztu eta handik aste batera gutxi gora behera) indarrean izango da ordezkaritza.

Ordezkatuak ordezkaritza inskribatzen duenean zehazten duen epea. Ez baldin bada eperik zehazten, 5 urteko epea ezarriko da besterik gabe;Legeak ezartzen duen gehiena, alegia (Herri Administrazioen Prozedura Erkideen 39/2015 Legea, 6.6. artikulua). 

Dena dela, nahi beste luzapen egin daitezke ordezkaritzaren indarraldia luzatzeko. Nolanahi, ezinbestekoa da ordezkaritza indarrean egotea, iraungi gabe. Iraunaldi-luzapena ordezkaritzaren aldaketa bat da non aldatzekoa iraunaldia den. Iraunaldi-luzapenak gehienez 5 urtekoak izan daitezke (Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).

Bai Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta bai ordezkaritzan aldaketak egiteko, inskripzio-agiria bete eta aurkeztu behar da. Ordezkaritza motaren arabera, formulario bat edo bestea bete behar dira. Eredu hauek daude:

Gainerakoetarako, honako formulario hauek erabili behar dira: 

Administrazio honetan bide elektronikotik ordezkari gisa izapideak egin behar direnean da derrigorrezkoa Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda egotea

Egintza hauek burutu daitezke ordezkari baten bitartez:

  • Eskabide eta errekurtsoak aurkeztu, atzera egin, uko egin eta agiriak aurkeztu
  • Espedienteak eskuratu
  • Jakinarazpenak jaso
  • Ordaindu

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak eskaintzen dituen prozedura eta zerbitzuen izapideetan burutuko da ordezkaritza.

Ordezkarien erregistroaren altan adierazi behar da zer egintza utziko dizkion gauzatzen ordezkatuak ordezkariari, eta zein prozeduratan.

Elektronikoki nahiz aurrez aurre egin daiteke inskripzioa.

Elektronikoki egin nahi izanez gero, ezinbestekoa da ordezkatuak eta ordezkariak, biek, ontzat emandako identifikazio elektronikoko bitartekoren bat edukitzea. Erabil daitezkeen identifikazio elektronikoko bitartekoak hauek dira: administrazio honetako sinadura elektronikoaren politikaren arabera egoitza elektronikoan erabiltzeko onartuta daudenak.

Aurrez aurre inskribatzeko, formulario egokia deskargatu behar da estreina, eta erregistro kontuetan laguntzeko dauden bulegoetan aurkeztu (Zuzenean bulegoetan). Kasu horretan, administrazioak hartuko du alta aplikazioan tramitatzeko ardura.

Ondoren zehaztuko dugun ordezkaritza mota bakoitzak azalpen bat dakar, alta nola eman jakiteko.

4 motatako ordezkaritza gauzatu daitezke administrazio honen aurrean. Informazio gehiago: ordezkaritza motak.

Ordezkarien erregistro elektronikoari buruz zalantzaren bat baldin baduzu, edo arazoren bat sortu bazaizu, bidali mezu bat helbide honetara: servicioselectronicos@euskadi.eus

Ordezko bidez gauzatuko diren jarduerak, helbide elektronikoak eta indarraldiak dira inskripzioetan alda daitezkeen datu bakarrak.
Datu horiek ordezkatuak alda ditzake, ez beste inork, aplikazioaren bitartez elektronikoki egin nahi izanez gero, edo zuzenean, aldatzeko formularioa bete, sinatu eta aurkeztuta.

Beste daturik aldatu nahi izanez gero, inskripzioa ezeztatu egin beharko litzateke eta inskripzio berria egin Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Ordezkatuak ordezkaritza bertan behera uztea da ezeztatzea. Ordezkatuak edozein unetan ezeztatu dezake ordezkaritza. 

Ordezkaritza ezeztatzeko jarraibideak.


Ordezkarien Erregistro Elektronikoan ezeztatzeko, bi aukera daude: elektronikoki, nahiz aurrez aurre.

Ezeztatzeko irudia

Kanal elektronikoa

Honako pauso hauen bitartez.

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, nork bere burua autentifikatu behar du Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan.
  2. Ordezkatzen naute” pestainan, ezeztatu nahi duen ordezkaria aurkitu, eta “ezeztatu” aukeratu.
  3. Bukatzeko, zapaldu "Sinatu" eta PIN zenbakia edo itsasontzi-jokoko pasahitza eta koordenatuak sartu.

Aurrez aurreko kanala

  1. Ordezkatuak ezeztatzeko formularioa jaitsi, bete eta sinatu behar du.
  2. Ordeztuak erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara). NAN edo pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du, eta bertan entregatu ezeztatzeko agiria. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta, dena ondo dela, baja emango dio ordezkaritzari Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Ordezkariak ordezkaritzari bat bertan behera uztea da uko egitea.

Jasotako ordezkaritzari edozein unetan uko egin diezaioke ordezkariak.

Ordezkaritzari uko egiteko eskema grafikoa

Ordezkaritza bati uko egiteko jarraibideak

Ordezkarien Erregistro Elektronikoan uko egiteko, bi aukera daude: elektronikoki, nahiz aurrez aurre.

Kanal elektronikoa

Honako pauso hauen bitartez.

  1. Identifikazio elektronikorako norbere bitartekoa erabiliz, nork bere burua autentifikatu behar du Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan.
  2. Ordezkaria naiz” pestainan, ordezkatzen jarraitu nahi ez den hori aurkitu, eta “uko egin” aukeratu.
  3. Bukatzeko "Sinatu" zapaldu, eta PIN zenbakia edo itsasontzi-jokoko pasahitza eta koordenatuak sartu.

Aurrez aurreko kanala

  1. Ordezkariak uko egiteko formularioa jaitsi, bete eta sinatu behar du.
  2. Ordezkariak Zuzenean zerbitzuko edozein bulegotara jo eta bertan aurkeztu beharko du formularioa. NAN edo pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta, dena ondo dela, baja emango dio ordezkaritzari Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Elektronikoki eginez gero, ahala besterik gabe inskribatuko da (ordezkariak ordezkaritza onartu eta gero). Zuzenean eginez gero, horretarako baimena daukan funtzionarioak ahala Ordezkarien Erregistro Elektronikoak inskribatzeaz bat.

Ordezkatuak ordezkaritza inskribatzen duenean zehazten duen epea. Ez baldin bada eperik zehazten, 5 urteko epea ezarriko da besterik gabe, alegia, Legeak ezartzen duen gehiena (Herri Administrazioen Prozedura Erkideen 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).

Dena dela, nahi beste luzapen egin daitezke ordezkaritzaren indarraldia luzatzeko. Nolanahi, ezinbestekoa da ordezkaritza indarrean egotea, iraungi gabe. Eta luzapena, gehienez, 5 urtekoak izan daitezke (Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).

Azken aldaketako data: