Hirugarrenen Erregistro Telematikoa

ERABILTZEKO ARGIBIDEAK

  1. EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
    Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu.
  2. Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
  3. Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen  bat erabil dezakezu.
  4. Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Ordezkarien Erregistro Elektronikoan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/)

  Hirugarrenen Erregistro Telematikoa aplikaziora sarrera

HARREMANETARAKO

Zerbait galdetu nahi izanez gero, bidali mezu bat registroterceros@euskadi.eus helbide elektronikora edo deitu Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzura, 012 telefono-zenbakira.

Azken aldaketako data:  2021/04/29